Dokumentuaren akzioak
Mikhail Baryshnikov dantzari letoniarrak idatzi du 2025eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko Mezua

Hitzez adierazi ezin diren gauzak dantzaren bidez adieraz daitezkeela dio Mikhail Baryshnikov-ek (Riga, Letonia, 1948) 2025eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuan. Egun New Yorken bizi den dantzariak 50 urteko ibilbidea darama dantzan, antzerkian, telebistan eta zineman; eta argi du dantza dela mundua gerran den garai hauetan norbere barrukoa adierazteko eta ongia egiteko tresnarik onena.
Sarri esaten da dantzak hitzez esan ezin dena adieraz dezakeela. Alaitasuna, mina eta etsipena ikusgarri egiten dira; gure hauskortasun partekatuaren gorpuztutako adierazpenak. Zentzu horretan, dantzak enpatia indartu dezake, ontasuna eragin eta, kaltea sortu beharrean beharrean, sendatzeko gogoa piztu.
Bereziki orain, ehunka mila pertsonak gerrak pairatzen dituzten bitartean, asaldura politikoarekin borrokan eta bidegabekeriaren aurka protestan dabiltzanean, hausnarketa zintzoa ezinbestekoa da. Zama astuna da gorputzarentzat, dantzarentzat eta artearentzat. Hala ere, artea da oraindik hitzez adierazi ezin den horri forma emateko modurik onena, eta, galde diezaiokegu geure buruari: Non dago nire egia? Nola ohora ditzaket neure burua eta komunitatea? Nori erantzungo diot?
Mikhail Baryshnikov
Aurreko urteetako mezuak
Dokumentuaren akzioak