Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Daniel Abreu, Dacil Gonzelez eta Arnau Perez: Desde la ternura

Iruñea, Nafarroako Unibertsitatea
2021/05/08 19:00

Nikola + YOUth

Iruñea, Baluarte Auditorioa
2021/05/08 19:00

La Intrusa: Prusik

Donostia, Gazteszena
2021/05/08 19:00

Kukai: Hnuy illa

Basauri, Social Antzokia
2021/05/08 19:00

Estitxu Arroyo: La memoria de la carne

Berriozar, Auditorioa
2021/05/09 20:00

Dantzerti ezagutzeko ate irekiak eta sarbide frogak

2021/05/07

Larunbat honetan Dantzerti hobeto ezagutzeko gerturatze jardunaldiak izango dituzte etorkizuneko ikasleek. Sarbide frogak ekainaren 14tik 25era bitarteko astean egitea aurreikusten da. Unibertsitateko gradu mailako titulazioa eskaintzen du Dantzertik bai dantzan, bai arte dramatikoan. Gradu ikas...

Gehiago irakurri

Aurreskua Akondian

2021/05/06

Kalamua mendigunearen inguruetako bat da Akondia, Eibarren. 749 metroko garaieran, 1390ean oñaztar eta ganboatarren arteko guda-zelaia eta 1937an Espainiako Gerra Zibilekoa izandako mendigain sinboliko honetan dantzatu du aurreskua Kezka dantza taldeak. Pandemia garaira egokituta kultura modu seguruan eta osasuntsuan bultzatzen jarraitzeko, Udaberriko Euskal Jaia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak, Eibartik Arraterako mendi-ibilaldia prestatuz, ibilbidea musika eta dantza ekitaldiz jantziz, eta Arraten Euskal Barrokensembleren kontzertuarekin loratuz. Mendizaleak Akondiako gainetik pasatzea bertan dantzatzen ari zen aurreskua ikusteko aukera izan dute, hain zuzen bideo honetan airetik hartutako irudiek erakusten dutena. Irudiak: Jose Antonio Roige. Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Eibarko Klub Deportiboa, Eibar, 2021-04-18.

Judith Argomaniz: “Nik sentitzen dudana da hil naizela pieza hau egiteko”

2021/05/05

Ikuskizunaren izenburuak heriotza esan nahi badu ere, bizitzari buruzko pieza da Dead. Hala azaldu digu Judith Argomaniz Lasala konpainiako zuzendariak ikuskizun berri a Dferian aurkeztu ondoren . Lau emakumeren bizitzak oholtzan irudikatu eta bizitzari buruzko hainbat ...

Gehiago irakurri

Legazpi: Santikutz 2021 Ezpata-dantza

2021/05/04

Ezpata-dantza atera du Santikutz Egunean Legazpiko Sustraiak dantza taldeak. Urtebeteko etenaren ondoren, ezpata-dantzariak kalera atera dira Legazpin maiatzaren 3an. Udaletxe aurreko plaza egokitu egin dute publikoarentzat, hesiz inguratu, sarrera mugatu eta eserlekuak distantziak gordeta kokatu dituzte. Ezpata-dantzarekin batera soka-dantza, zinta-dantza eta Larrain-dantza egin dituzte Sustraiakeko dantzariek. Legazpiko Goiz Deia txistulari taldearen eta Iruñeko Ezpelur gaiteroen doinuan aritu dira dantzan legazpiarrak. Irudiak: Amaiur Aristi. Ezpata-dantza, Santikutz, Legazpi, 2021-05-03.

Andoain: Santa Krutz 2021 Ezpata-dantza

2021/05/03

Festa egun handia izan ohi da maiatzaren 3a, Santa Krutz Andoainen, eta ezpata-dantza izaten du protagonista. Aurten pandemiaren ondorioz, Urki dantza taldeak ezin izan du ezpata-dantza bere ohiko toki eta unean dantzatu, baina ezpata-dantzaren ohiturari eusteko bideoz zabaldu nahi izan dute aurtengo ezpata-dantza. 

Andoaingo Santakrutzeko Ezpata-dantzarien taldea honako hauek osatu dute honako honetan: Dantzariak: Asier Garmendia, Ainhoa Mujika, Andoni Alonso, Maider Callejon, Eñaut Egaña, June Miner, Mattin Yusta, Sonia Antolinez, Irati Beloki, Nahia Sarasola, Ane Fernandez, Leire Iturralde, Maialen Lopez de Munain, Beñat Gaston, Iraitz Guisado; Txistularia: Joxema Setien; Atabala: Juanto Olazaguirre; Irudiak eta edizioa: Mikel Arberas Audikana eta Alba Cabrera Jauregi.

Unanibiako zubian grabatutako ezpata-dantzaren irudiak ikus daitezke honako bideoan. Andoaingo Santakrutzeko Ezpata-dantzariak, Santa Krutz ezpata-dantza, Andoain, 2021-05-03.

Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com