Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria

2020/10/20

Interpretazio alorreko 2020ko Espainiako Dantza Saria jaso du Iratxe Ansa dantzariak. Interprete moduan daukan dimentsioagatik eta teknikagatik aitortu diote saria. Epaimahaiak azpimarratu du “fisikotik harago egiten duen distira” eta “gorputza elikatzeko duen maisutasuna teknika aldakor et...

Gehiago irakurri

Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/16

Aurreskua eta dantzari-dantzako zati batzuk ageri zaizkigu 1946ko NO-DOko irudi hauetan. Aurreskuan zerbitzariek emakume bat sokara gonbidatu duten momentua ageri da lehenengo irudietan. Zerbitzariak gonbidatuaren alde banatan txapelei eutsita eskutik lotuta doazela, aurreskuaren aurrean kokatzen dira eta aurreskuak agurra dantzatzen du. Jarraian, atzeskuaren agurra ikus daiteke. Agurren ondoren, soltean ari dira dantzariak eta gonbidatuak eta biribilketan azkenik, zubiak osatuz. Aurreskuaren ondoren, dantzari-dantzako zenbait dantza daude grabatuta, hain zuzen ere, banangoaren, makila-jokoaren eta txotxongiloaren zatitxo batzuk. Aitor Gorostizari esker ondoriozta dezakegu Barakaldon hartutako irudiak direla. Txistularia Luis Torre barakaldoarra da eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza. Ondoan, Retuerto auzoko apaiza du, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra omen da. Aurreskua eta dantzari-dantza, RTVE, Filmoteca Española, 1946.

Amatasuna eta gazteen sorkuntza erdigunean jarri ditu Tzan Tzan dantza jaialdiak

2020/10/15

Dantza eta amatasunaren arteko loturari eta hogeita hamar urtetik beherako gazteen sorkuntzari eman nahi izan dio lekua Gasteizko arte eszenikoen Baratza zentroak aurtengoan. Dantza garaikidearen jaialdiko egitaraua zine emanaldiekin eta dantza ikuskizunekin osatu dute. Joan diren bi asteetan Pin...

Gehiago irakurri

Lobo Vasquez: dantza bideo-tutoriala 2020

2020/10/09

Aurrez aurreko dantza irakaskuntzak garaiotan dituen zailtasunak ikusita hainbat dantza-eskolak eta irakaslek online irakaskuntzari heldu dio eta asko ugaritu dira bideo-tutorialak. Horien artean arrakasta handia lortu du Lobo Vasquez dantza-irakasle guatemaldarrak diskoteka eta festeterako egin duen dantza-modernoko bideo-tutorial honek. Zapataria da ofizioz Lobo Vasquez. Ekainaren 23an 32 urteko alaba hil zitzaien Vasqueztarrei eta mina gaindu nahian Covid Dance 2020 lehiaketan parte hartu zuen dantza eginez. 50 dolarreko saria zuen lehiaketak, baina bere dantza-tutorialek nazioartean izan duten arrakastak gainditu egin du lehiaketarekin eskura zezakeena. Milaka lagunek jarraitu dituzte bere dantza-gomendioak eta hainbatek bere burua grabatu eta sareratu du Lobo Vasquezen estiloan dantzatuz. Lobo Vasquez, dantzarako bideo-tutoriala, 2020-09-08.

Dantzariak Iurretako plazara itzuliko ditu Jantzari dokumentalak

2020/10/08

Urriaren 9an, Iurretako plazan aurkeztuko da Jantzari dokumentala . Martxoaren 26an behar zuen, baina pandemia tarteko, Jantzari dokumentala ezin izan zen lehenengo ahaleginean plazaratu eta patuak urriko bigarren asteburura atzeratu du estreinaldia. Hain zuzen, garai batean Iurretan, sanmigeletan...

Gehiago irakurri

La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon

2020/10/06

Osasun-protokoloek eskaintzen dituzte arnas-gunea aprobetxatu eta irailaren 24tik abenduaren 18ra dantza garaikideko hainbat pieza emango dira Bilboko hainbat oholtzatan. La Fundición-ek antolaturiko Dantzaldia jaialdia Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek inauguratu zuten irailaren 24an eta Dinis M...

Gehiago irakurri

Cortes: San Migel 2020 Paloteadoa

2020/10/05

Aurtengo San Migel egunean ezin izan dute Cortesen jende aurrean paloteadoa aurkeztu, baina antzerki eszenak eta dantzak prestatu eta bideoan sareratu dituzte irudiak. Paloteadoan bertso zirikatzailez betetako elkarrizketak eszenaratzen dituzte artzainak (rabadana), artzain-buruak (mayorala), aingeruak eta deabruak, eta atal horren erakusgarri diren bertsoetako batzuk eta dantza irudiak jaso ditugu bideo honetan. Dantzariek goizean San Migelen aurrean eta arratsaldean ikusleen aurrean dantzatu ohi dute. Arratsaldean udaletxe aurreko plazako oholtzan aurkezten duten Paloteadoaren egitura honakoa da eta aurtengo bideoan ere antzekoa mantendu dute.

  • Artzain-buruaren agurra.
  • Artzain-buruaren eta artzainaren eszena, herriko kontakizunak, anekdotak, eztabaida inozenteak...
  • Deabruaren sarrera eta sermoia.
  • Aingeruaren agerpena eta ongia eta gaizkiaren arteko borroka, aingeruaren aurreikusitako garaipenarekin.
  • San Migelen ohorezko kortesia eta bertsoak.
  • Dantzen zikloa.
  • Artzain-buruaren agurra.

Dantzak bukaerako zatian egiten dira. Cortesko zikloa lau dantzek osatzen dute: bi makila-dantza (balsa eta jota) eta bi zinta-dantza (sentziloa eta bikoitza). Irudiak: Made4u Producciones Audio-visuales. San Migel, Paloteadoa, Cortes, 2020-09-29.

Paloteado osoa: Cortesko paloteadoa 2020

Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian

2020/10/05

Ballet. T Egunak antolatu dituzte Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia Antzokiak urriaren 5etik 11ra. Balleta eta dantza ardatz dituen aste osoko egitaraua osatu dute aurten hirugarren aldiz. Thierry Malandainen balletak Viktoria Eugenia antzokian emango duen La Pastorale ikuskizuna...

Gehiago irakurri

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa

2020/10/02

Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Euskal dantzak izenburupean  dantza taldeak emanaldiak eskaintzen ari dira Euskal Museoko klaustroan iraileko eta urriko asteburuetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak osatu du dantza programa hau eta Beti Jai Alai...

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

2020/10/02

Larrua proiektuaren Otsoa pieza ikusgai izango da urriaren 2an Elorrion, 24an Basaurin eta 30ean Zornotzan. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. Mugimendu sozialetan indarrean dauden egitura piramidalei eginiko kritika da Otsoa. Pieza koreografikoak aktore baten figura erabiltzen du mugimendu horietako liderra irudikatzeko. Politikari, "Teletienda"-ko aurkezle edo "Gran Hermano" programako liderraren gisako papera hartuta dantzarien jarrera eta dantzari taldearen transformazioa gidatuko ditu. Dantzariek, gorputz hizkuntzaren bidez, barne gatazka horien erakutsiko dituzte. Koreografia: Jordi Vilaseca. Interpreteak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Maddi Muñoz. Testuak: Pedro Casas. Dramaturgia: Pedro Casas eta Jordi Vilaseca. Argiztapenaren diseinua: David Alkorta. Musika originala: Luis Miguel Cobo. Eszenografia: Enric Planas. Jantzigintza: Xabier Mujika. Ekoizpena: Aritz Lopez. Argazkiak: Asier Bastida. Bideoak: Beñat Fontaneda. Otsoa, Larrua proiektua, 2020-10-02.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"

Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com