Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

San Fermin dantzarik ez da izango aurten ez Lesakan ez Iruñean

2020/07/02

2020an Iruñean eta Lesakan ez da San Fermin festarik ospatuko, beraz, festetako dantzak ere bertan behera gelditu dira. Aurten ez da ezpata-dantzarik, ez zubigainekorik izango Lesakan, eta Iruñeko trokeo-dantzak ere ez dira dagozkion testuinguruan egingo, nahiz eta azken hauek ohiko festa eguteg...

Gehiago irakurri

Lekeitio: San Pedro 2020 kaxarranka eta eguzki-dantza konfinatuak

2020/06/30

San Pedro egun berezia ospatu dute Lekeition; leku aldaketa egin eta kofradian eta Abaroa parkean dantzatu dituzte kaxarranka eta eguzki-dantza. Sanpedropean, kofradiako patioan, egin dute goizeko ekitaldia eta kofradiako, udaleko eta elizako ordezkariak bertaratu dira. Gero, Abaroa parkean dantzatu dute. Eremu itxia da eta aurretik zozketaz sarrera egokitu zaien lekeitiarrak sartu ahal izan dira. Asier Uskola aritu da San Pedro egunean hemezortzigarrenez kutxaren gainean dantzan. Jarraian Etorkizuna dantza taldeko dantzariek eguzki-dantza egin dute. Kattalin eta Naia Aranzeta ahizpak aritu dira aurresku eta atzesku lanetan. Inoiz baino entsegu gutxiagorekin dantzatu behar izan dute eta herritarren berotasuna faltan bota dutela diote, baina dantzatu ahal izan dira eta gustura bukatu dute saioa. Irudiak: Idoia Lahidalga. San Pedro, kaxarranka eta eguzki-dantza konfinatuak, 2020-06-29.

Rafa Barraganen azken mutil-dantza

2020/06/29

Pasa den maiatzaren 27an hil da Rafa Barragan Collado, mutil-dantzari eta dantza-maisu baztandarra. Anaia Valentinek bezala, mutil-dantzetarako zaletasun handia erakutsi du Rafa Barraganek. Mutil-dantzen saioetan ohiko dantzaria, dantzarako eta mutil-dantzak irakasteko prest izaten zen beti, bai Baztanen bertan, bai Baztandik kanpo ere, Patxi Larralderekin batera eskainitako zenbait ikastarotan jardun baitzuen dantza-maisu. Rafa Barraganen azken mutil-dantza, 2020-06-29. 

Andoain: San Joan 2020 axeri-dantza egokitua

2020/06/26

Jokoak murriztuta eta moldatuta plazaratu dute aurtengo axeri-dantza Andoainen. Kalera irteteko aukera zutela ikusita, hiru taldetan banatu eta maskarak soinean ibili dira San Joan egunez Andoaingo kaletan axeri-dantzariak. Izaskun Beraza kapitainak azaldu digu beldur zirela jende gutxi animatuko ote zen, baina berrogei bat lagun elkartu dira eta oso pozik daude. Berazak talde bat gidatu du eta beste biak Bittor Uria eta Xato Irazuk. Joko batzuetan dantzarien arteko kontaktu handia izaten denez ez dituzte egin, soka-dantza ere aurtengoan ez dute dantzatu eta orratzaren jokoa adibidez moldatu egin dute egoerara. Irudiak: Amaiur Aristi. San Joan, axeri-dantza egokitua, Andoain, 2020-06-24.

 

Beasain: San Joan bezpera 2020 esku-dantza

2020/06/25

San Martin basilikan eta ikusleak mugatuta dantzatu da Beasainen San Joan bezperako esku-dantza. 2008an plazaratu zuten dantza eta urtetik urtera indarra hartzen joan dira San Joan bezperako errituak. Garazi Mujika eta Ane Mendizabal Aurtzaka dantza taldeko dantzariek azaldu dizkigute urteroko erritua eta aurtengo aldaketak. 13-14 urteko neskatoek goizean belar eta loreak biltzen dituzte buruko koroia egiteko eta denak batera apaintzen dira. Arratsaldean Igartzan dantzatzen dute eta ibaiko urarekin bustitzen dute aurpegia. Gauean Barrendaingo plazan aritzen dira dantzan sua piztu aurretik. Sua aurreko urtean erabilitako koroiekin pizten dute.

Aurten herrian ez da festa eta surik izan, baina dantzatu dute esku-dantza herritik aparte dagoen Loinazko San Martin ermitan. Dantza eta erritua laburtu behar izan dituzte eta maskarak soinean eta zapiekin lotuta dantzatu dira. Ikusleen sarrera ere mugatua izan da dantzari bakoitzeko bi gonbidaturekin. Egun berezia izan ohi da ekainaren 23a, lagunartean dantzan ematen diote urtaro berriari ongietorria eta aurtengoak aldaketak egin behar izan badituzte ere gustura bukatu dute saioa. Esan daiteke giro berezia sortu dela ermitaren atarian, batzuk “magikoa” izan dela era esan dute. Dantzarien familiartekoak eseri eta isiltasuna zen nagusi, nabarmena zen ezohiko egoera zela. Isiltasun hori segituan hautsi dute, ordea, dantzarien kantak eta musika alaiak.

Idiazabalgo Urtsuaranen Juan Garmendiak jaso zuen letra hau erabiltzen dute dantzariek sarreran:

“San Juan dala, San Juan dala zapatu arratsaldean.
Hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gaiñean.
Hiru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztañeri hontan sorginik ez.
Hemengo batek horko biri, balio badek etorriari!”

Irudiak: Amaiur Aristi. San Joan bezpera, Aurtzaka, esku-dantza, Beasain, 2020-06-23.

Andoain: San Joan 2020 Axeri-dantza

2020/06/25

Maskarak soinean eta hiru taldetan herrian sakabanatuta egin dute Andoainen axeri-dantza. San Joan egunean eguerdiko 12:00etan plaza leporaino beteta dela axeri-dantzariak plazara irten ohi dira axeri-jokoak egitera. Aurten aldaketak egin behar izan dituzte, baina eguerdian txistularien doinuez eta axeri-dantzarien kolorez jantzi dituzten Andoaingo kaleak. Izaskun Beraza, Bittor Uria eta Xato Irazu buru zirela herriko hiru puntutan dantzatu da talde bakoitza. Segurtasun neurriak mantentzeko zenbait joko ez dituzte egin eta bakarren bat distantziak mantentzeko moldatu ere egin dute. Argazkiak: Amaiur Aristi, Leire Lopetegi. San Joan, axeri-dantza, Andoain, 2020-06-24.

Irun: San Joan bezpera 2020 soka-dantza

2020/06/24

1979tik dantzatu du Kemen dantza taldeak soka-dantza San Joan bezperan Irunen. 2020 berezi honetan, ohiko moduan plaza egiterik ez, eta aretoan grabazioa egin eta honako dokumentala prestatu du Kemen taldeak. San Joan bezperako soka-dantzak Irunen izandako historia jaso dute bideo honetan, tartean Kemen taldeko Bittor Barcena eta Eder Valladares elkarrizketatuz. Kamerak (Bideosare): Markos Sodupe, Joseba Arozena. Soinua, argia eta irudigintza: IrudiOts. Laguntzailea: Irungo udala. Kemen dantza taldea, Irun, San Joan bezperako soka-dantza, 2020-06-23.

Zuriñe Benaventek Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria eskuratu du

2020/06/24

Kataluniako Arte Eszenikoen emakumezko antzezle onenaren Kritikaren Saria irabazi du Zuriñe Benavente (Donostia 1993) dantzariak On Goldberg Variations/Variations lanean egindako paperagatik. Maria Muñozek eta Pep Ramisek zuzentzen duten Mal Pelo konpainia katalanarena da obra. Kataluniako...

Gehiago irakurri

Egokitu ala bertan behera geratu, honela ari dira moldatzen asteotarako aurreikusitako dantza erritoak

2020/06/23

Normalitate berrira sartu gara, baina aurtengoan ez dira San Joan bezperako suak piztearekin batera hasiko udako jaiak eta dantzak. Segurtasun neurriak direla eta udako jai gehienak bertan behera gelditu dira eta horiekin batera baita dantzarien saio asko eta asko ere. Udako solstizioaren segidan o...

Gehiago irakurri

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

2020/06/19

Dantzaria, musikaria, argazkilaria... dugu Peio Agirre (Berriz, 1969). Berak dioen moduan, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Afizio ugari ditu eta horietako bat da Playmobil panpinak birmoldatu eta itxuraz aldatzea da. Peio Agirre Playmobil zamaltzaina egiten. Betidanik gustatu iza...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/04/01

Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/[…]/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, Emilio Xabier Dueñasek abisatu digun moduan, irudien kalitatea hobea da, baina 3:22 minututik aurrerako irudiak horizontalki iraulita daude. Dantzariak alderantziz dabiltza, txistua eskumarekin jotzen ageri dira, normalki alderantziz jotzen dutenean , xirulari zuberotarrak ezkerrarekin, entseinariak ezkerrarekin darama bandera, puntu guztiak ezkerrarekin hasten dituzte, alborako mugimendu guztiak ezkerrera hasten dituzte...

Dantzan on Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/23

Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?

Dantzan on Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna:

- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657

Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )

- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484

Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com