Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da

2022/05/26

Dantza, transmisioa, kirola eta generoaren inguruko kezkei erreparatu nahi izan diote pasa den urtean hil zen Xabier Sarriegi Pasatxo  (1958-2021) dantza-maisua abiapuntutzat duen Azken dantza maisua dokumentalean ; ekainaren 3an estreinatuko da, 19:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian. Pasatxo...

Gehiago irakurri

Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte

2022/05/11

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek maiatzaren 20ra arte izena eman dezakete Dantzertin . Lau urteko iraupeneko goi-mailako dantza ikasketak, unibertsitate graduen baliokideak, eskaintzen ditu Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Bilbon. Eskol...

Gehiago irakurri

Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

2022/05/10

Bi hamarkadatan Alemaniako Stuttgart balleteko lehen dantzari gisa aritu ondoren Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) eszenatokiak utziko ditu. Aldakako lesioak eta amatasunak bultzatu du erabakia hartzera. Alemaniako balletak Amatriainen agurraren berri eman du eta adierazi du horretarako Onegi...

Gehiago irakurri

Lide Aranak eta Iker Arruek Gipuzkoako Dantzaren Saria jaso dute

2022/05/04

Dantzaren hilabeteari amaiera emateko Gipuzkoako Dantzaren XIX. Sariak banatu ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (GDPE), eta, XIX. edizio honetan, Iker Arrueren eta Lide Aranaren ibilbidea aitortu nahi izan dute dantzarekiko duten dedikazioa, pasioa eta lanagatik. Apirilaren 30ean egin ...

Gehiago irakurri

Sue Jin Kang korear dantzariak idatzi du 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2022/04/29

Sue Jin Kang (Seul, 1967) Coreako Ballet Nazionaleko zuzendaria eman diote 2022eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idazteko ardura. Pandemiak dantza eta gure bizitzak mugatu dituela dio, eta, orain, dantza eta dantzariak direla hankaz gora jarri den mundua goxatzeko eta indartzeko moduetako...

Gehiago irakurri

Mikel Zamalloa hil da, Galdakaoko Andra Mariko musikari eta ikertzailea

2022/04/13

Mikel Zamalloa Asua (1957-2022) musikari eta folklore ikertzaile galdakaoztarra hil da 65 urterekin. Galdakaoko Andra Mari dantzari  taldean ibilbide oparoa egindakoa, hainbat musika tresna jotzen trebea, Euskal Herrian folklore bilketan eta ikerketan lan handia egindakoa eta hango eta hemengo mu...

Gehiago irakurri

Euskal dantza sartu da Pariseko Arte Ederren Akademian Thierry Malandainen eskutik

2022/04/08

Frantziako Arte Ederretako Akademian sarrera egin du Thierry Malandainek (1959, Petit-Quevilly, Frantzia). 1998tik Miarritzen Zentro Koreografiko Nazionala gidatzen eta bere izena, Malandain Ballet Biarritz hartu duen konpainiaren bidez egindako goi mailako ekarpen koreografikoa aitortuz gonbidatu ...

Gehiago irakurri

Dantzazekin dantzan 20 urtez

2022/04/08

G ipuzkoako Dantzagunean hartu gaituzte Adriana Pous ek (Montevideo, 1965) eta Fernando Saenz de Ugarte k (Gasteiz, 1968), Dantzaz -en egoitzan, etxean. Erakundeko bi zuzendariak dira eta dantzarien bazkaltz...

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

Zarautz, Modelo
2024/04/26 20:00

Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa

2022/04/05

Eltziegoko eta Astigarragako dantzarien arteko elkar-trukea igande honetan hasi da Eltziegoko dantzariek eta udal ordezkariek Astigarragara egindako bisitarekin. Uztailean, berriz, Astigar dantza taldeko kideak eta Astigarragako ordezkariak joango dira Eltziegora bisita itzultzera. Herrian zehar ka...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com