Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa

2022/04/05
Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa

Eltziegoko eta Astigarragako dantzarien arteko elkar-trukea igande honetan hasi da Eltziegoko dantzariek eta udal ordezkariek Astigarragara egindako bisitarekin. Uztailean, berriz, Astigar dantza taldeko kideak eta Astigarragako ordezkariak joango dira Eltziegora bisita itzultzera. Herrian zehar kalejira eginda bi herrietako dantzariek saio borobila eskaini dute Astigarragako plazan.

Astigarraga Eltziego elkar-trukea, dantza emanaldia, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Sagardo eta ardo herrien trukea

Dantzak eta kulturak sagardoa eta ardoaren lurraldeetako Eltziego eta Astigarraga herriak batu ditu. 2020ko urtearen bukaeran egin zituzten lehen pausuak; Astigarragako Sagardoetxeak Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Eltziegon ikusgai jarri zuen eta orain Eltziegoko Emakumeak ardogintzan erakusketa ekarri dute Astigarragara. Truke horretan bi herrietako dantzariak elkartu dira.

Eltziegoko eta Astigarragako dantzariak eta musikariak Sagardoetxeko atarian, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Dantzan batu dira

Emakumeak ardogintzan erakusketa inauguratu dute apirilaren 3an, igandea, Astigarragan. Eltziegoko ordezkariak, dantzariak eta musikariak bertaratu dira eta Astigarragako ordezkariek, dantzariek eta musikariek egin diete harrera Sagardoetxean. Erakusketa inauguratuta bi herrietako dantzariak segizioan abiatu dira Astigarrago kaleetara.

Astigar dantza taldeko kideak Sagardoetxetik kalera bidean, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Dantzariak eta musikariak kalez kale ibili dira igande eguerdiko giroa alaitzen. Pilotari kaleko plazatxoan geldialdia ere egin dute; Eltziegokoak makilekin aritu dira dantzan Astigarragakoak, berriz, sagarrekin.

Astigar dantza taldeko sagar-dantzariak, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko dantzariak Pilotari kaleko plazatxoan, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Herrian zeharreko ibilbidea Foruen plazan bukatu dute. Hainbat herritar zain-zain zituzten dantzari eta musikariek; tartean ziren Eltziego batzuk ere, autobus betea joan baita Arabatik Gipuzkoara.

Astigar dantza taldeko dantzariak, Arizkungo sagar-dantza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Astigar dantza taldeko dantzariak, Arizkungo sagar-dantza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko dantzariak, makila-dantza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko dantzariak, makila-dantza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Anfitrioiek hasi dute saioa Arizkungo-sagar-dantzarekin eta jarraian Eltziegoko dantzariek Valduengo eta Bailaos paloteadoak eman dituzte. Ondoren, berriz astigartarren txanda, eta bigarrengoan dantzari-dantza osoa plazaratu dute. Saioa Eltziegoko dantza-zikloarekin amaitu da.

Astigarko dantzariak, dantzari-dantzako zortzikoa, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Astigarko dantzariak, dantzari-dantzako txotxongiloa, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko katximorroa eta dantzariak, Eltziegoko dantza zikloa, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko dantzariak, Eltziegoko zikloko Danza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko dantzariak, Eltziegoko zikloko Arbol, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Asteburuko elur giroa goxatu eta dantzariekin batera atera da eguzkia Astigarragan. Azkenean, udaberri giroan egin dute elkar-trukea, Astigarrako plazan goxotasuna sumatu da musikariek eta dantzariek jantzi dutenean plaza; arropa zuriek eta koloretako apaingarriek argi berezia sortu dute eta bero entzun dira gaita, txistu eta trikiti soinuak. Orain uztaileko zitaren zain gelditu dira bi herriak.

Eltziegoko dantzariak, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Astigarragako dantzariak eta musikariak, Eltziegoko zikloko Danza, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA