Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte

Dokumentuaren akzioak

Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte

2022/05/11 07:10
Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte

Dantzertiko sarrera frogak, 2020-07-13. Argazkia: Josu Garate- Dantzan CC-BY-SA

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek maiatzaren 20ra arte izena eman dezakete Dantzertin. Lau urteko iraupeneko goi-mailako dantza ikasketak, unibertsitate graduen baliokideak, eskaintzen ditu Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Bilbon. Eskolara sartzeko proba espezifikoak ekainaren 13tik 17ra egingo dira eta hurrengo estekan klik eginez  eman daiteke izena.

Dantza garaikidean eta klasikoan ezagutzak dituzten dantzarientzako goi-mailako eskolara sartzeko sarbide-probak dira. Dantzako ezagutza horiez gain, probetan parte hartu ahal izateko honako baldintzak beharrezkoak dira: Batxilergo titulua izatea; 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea; goi-mailako arte-ikasketetan sartzeko ezarritako betekizun akademikoen ordezko heldutasun-proba gainditzea edo lanbide-heziketako goi-mailako prestakuntza-zikloak egiteko sarbide-probaren zati amankomuna gainditzea.

Egin beharreko ariketak

Sarrera probak arlo teorikoa zein praktikoa izango ditu. Teorikoan, epaimahaiak proposaturiko dantzaren inguruko testu baten azterketa idatzia egin behar dute aurkezten direnak. Praktikoa, berriz, hiru zatitan banatuko da: bi eskola jasotzea, bariazioa bat sortzea eta inprobisazio lanak.

Dantzako ikasketa profesionaletako azken mailako bi eskola jasoko dituzte hautagaiek. Lehengo zatian, epaimahaiak izendatutako adituek Dantza Klasikoko eskola bat eta Dantza Garaikideko beste bat emango dute; eskola bakoitzak 75 minutu iraungo du gehienez. Bigarren zatian, ikaslegaiek bariazio bat egingo dute, haien gaitasun artistikoa neurtzeko; bariazioak hiru minutu iraungo du gehienez. Hirugarren zatiak bi atal izango ditu. Lehenengoan, inprobisazioko talde-sesio bat egingo da eta bigarrengoan, epaimahaiak gai edo jarraibide bat proposatuko du sorkuntza baterako abiapuntu gisa. Izangaiek 30 minutu edukiko dituzte gehienez hiru minutuko proposamen eszeniko bat prestatzeko. Proposamen hori banaka aurkeztuko dute prestaketa-denbora amaitzean. Banakako ariketa hau aurkeztu ondoren, epaimahaiak egoki deritzon galderak egingo dizkie hautagaiei.

Informazioa gehiago: Dantzerti, izen-ematea 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.