Orain arteko ekarpenak
Hartzek ere dantzatzen dute, "dantza deseraikitzen" tailerra Bergaran
2014/06/12

Bergarako Gaztetxeak antolatuta, Xara Sacchi artista eta ikertzaileak "Hartzen ere dantzatzen dute", dantza deseraikitzeko tailerra emango du Bergaran datorren ekainaren 20an. Tailerraren berri emanez honako azalpen testua dator:
" Dantza tradizionaletan sexu-genero sistemarekin lotuta dagoen...
dantza.eus domeinua izango dugu
2014/06/12

PuntuEus fundazioak .eus domeinua izango duten 91 aitzindariak izendatu ditu, eta horien artean dantzan.com-ek eskatutako dantza.eus dago. Ekainaren 21ean aktibatuko dira .eus lehen domeinuak.
'n' gabe?
Bai, begi zorrotza duzuenak ohartuko zineten, dantza.eus idatzi dugula, eta ez dantzan...
San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean
2014/06/11

San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzeareki...
Ekainaren 26an argitaratuko dira dantza sustatzeko Jaurlaritzaren diru-laguntzak
2014/06/10
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak jakinarazi duenez, dantza sustatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdia datorren ekainaren 16an argitaratuko da EHAAn. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26ra arte (hori barne) zabalik egongo da. Kultura Sailaren oharrean nabarmendu denez "Iazko deialidarekin al...
Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen
2014/06/09

Erabat ezinezko litzaiguke bizitzea jolasteko aukerarik izango ez bagenu. Jolastu, diogu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten arigara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa ho...
Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko
2014/06/05

Aurrera doaz Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanak, eta Tresmontes elkarteak jakinarazi du 2014ko abuztuaren 16an izango dela estreinaldia. Mendebetez lozorroan izan da paloteadoa Cabanillas-en, eta Jimeno Juriok, Francisco Sierrak eta Ortzadar elkarteak bildutako dokumentazioa baliatu dute paloteadoa berregiteko. Deabrua, Aingerua, nagusia eta artzainarekin batera 22 dantzari arituko dira.
Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
2014/05/30

Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerke...
Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan
2014/05/30

Iruritako Xalbatore festak hasi dira Baztanen, eta bi urtez Iruritako festetan mutil-dantzarik egin gabe pasa ondoren, ikusmina zen ea aurtengoan zer gertatuko den ikusteko. Bart egin da lehen mutil-dantza saioa Iruritako plazan eta liskarrik gabe, emakume eta gizonek elkarrekin dantzatu dituzte mutil-dantzak.
"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian
2014/05/30

Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.
Dantza mugimenduaren pedagogia Aiko taldearekin
2014/05/29

DantzaBiz Bizkaiko dantza etxeak antolatuta, dantza mugimenduaren pedagogia ikastaroa eskainiko du Aiko taldeak datozen ekainaren 13an eta 20an Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan. Mugimendua, erritmoa, suspensioa, azentoa, konpasa eta oro har musika, erritmoa eta egitura lantzeko gonbidapena da ikastaroa.
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?
2019/05/22
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:
Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.
Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.
Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik!
Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.
Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.
Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia
2019/01/17
Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:
"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.
Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.
Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.
Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.
Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.
Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.
Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
2018/11/28
Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.
Dantzan on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2018/10/08
Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/[…]/beasaindarrak-ziren-dantzariak
Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea
2018/07/10
Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.
Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan
2018/06/18
Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
2018/04/18
Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"
Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/28
Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.