Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Fustiñanako paloteadoa abuztuaren 6an

Dokumentuaren akzioak

Fustiñanako paloteadoa abuztuaren 6an

2014/07/29 10:50

Barde-Ribera dantza taldeak antolatuta, datorren abuztuaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Fustiñanako plazan eskainiko da herriko paloteadoa. Javier Beltran-ek helarazi digun mezuan azaltzen duenez, "paloteadoa izeneko emanaldian, aktualitateko gaien eta herritarren gora-beheren inguruko bertso ironikoak batetik eta nafarroako gaitaren doinura egiten diren dantzak bestetik izaten dira".

Barde-Ribera dantza taldea 1979. urtean sortu zen, hain zuzen ere Fustiñanako paloteadoa berreskuratu zenean. "Azken aldiz 1901. urtean dantzatu" zela esan digu Javier Beltran-ek. Abuztuaren 6an, Justo eta Pastor sainduen omenezko festan egiten da. 1994. urtean berriz ere etena gertatu zen paloteadoaren tradizioan, eta 2009an, taldeko kide-ohien eskutik berreskuratu zen. 2010 urterarte gizonezkoek soilik parte hartu zuten paloteadoan, baina urte horretan emakumeak ere hasi ziren parte hartzen. 2011. urtean zinta-dantza edo "trenzado"a berreskuratu zuten. 

Erriberako beste paloteado batzuen aldean Fustiñanakoan bi pertsonaia soilik aritzen dira antzerki errimatuan hizlari. Artzain-burua (mayoral) eta artzaina (rabadán) dira Fustiñanan ageri diren bi pertsonaiak. Besteetan ohikoak diren aingeru eta deabrua ez dira ageri Fustiñanan. 

Fustiñanako Paloteadoa
2014ko abuztuaren 6a, 19:30ean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.