Dokumentuaren akzioak
Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da
Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egun nagusi den dantzakeraren arduradun nagusietakoa izan da Iñaki Gordejuela Manterola. Goizaldi dantza taldean, Candido Pujanarekin ikasi zituen Gipuzkoako dantzen xehetasun, forma eta adierazpenak, eta zehaztasun eta maisutasun harrigarriz dantzatu eta irakatsi zituen. Goizaldi maisu lehenengo eta dantza-kide ondoren izan zuen Juan Antonio Urbeltzek eta bere esanetan, Iñaki Gordejuelari esker iritsi dira gaurdaino hain modu egokian Gipuzkoako dantzak.
Candido Pujanarekin Goizaldin dantzari moduan trebatu eta egin ondoren, hainbat emanaldi eta saiotan nabarmendu zen dantzari distiratsu moduan. Gordejuelaren ikasle eta jarraitzaile izan zen Iñaki Arregin esanetan, zehaztasuna, perfekzioa bilatzen zuen dantzaren mugimendu guztietan: "gorputzaren jarrera edo kolokazioa, muriskak, hanka altxatzeko modua, zorrotzak.... ". Juanma Oronoz-ekin batera Goizaldin dantza-maisu lanak tartekatu eta konpartitu zituen Iñaki Gordejuelak 1955 eta 1980 bitartean. Zehazki, 1955ean Goizaldik kudeatzen zituen Donostiako Udalaren Dantza Akademian irakasle izendatu zuten.
Ama Lur (1968) pelikulan ageri dira Iñaki Gordejuela eta Juanma Oronoz desafioa, aurrez aurrez dantzatzen, 4:19-tik aurrera. Eskuinean ageri dena da Iñaki Gordejuela.
Gaur, uztailak 24, arratsaldeko 20:15ean, Donostiako Karmeliten beilatokian egingo dira Iñaki Gordejuela Manterolaren aldeko hiletak.
Dokumentuaren akzioak