Orain arteko ekarpenak
Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
2014/07/10
Uztailaren 3an argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia. Lizitatzeko gehieneko prezioa 129.753 Euro (+BEZ) da, eta kontratua eskuratzen duenak bere ardurakoak izango ditu " Gipuzkoako Dantzagune ko espazioak eta erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatzea et...
Santutxuko maskaradak Zalgizen eskaini dira
2014/07/02
Urduritasuna eta emozioa, biak zituzten berekin Gaztediko kideek Zuberoan eskainitako maskaradetan. Lehen aldiz hegoaldeko talde batek Zuberoan eskaini ditu maskaradak. Bizkaian egindako maskaradetan bizkaieraz mintzatu baziren, Zuberoan zubereraz eman dituzte pheredikuak eta horrek erronkaren ta...
Barbau hamalau ikusgarria estreinatuko da asteburuan Ozazen
2014/07/01
Hebentik kolektiboak antolatuta, eta Dominika Rekalt Ttittika-ren gidoiarekin, dantza, kanta eta antzerkia oinarri dituen Barbau Hamalau ikuskizuna estreinatuko da asteburu honetan Zuberoan, Ozazen. Pastoral eta maskaradetako adierazpen moldeak darabiltza ikuskizun honek, baina modu askean eta ge...
Ballet asteburua Biarritzen
2014/07/01
Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean irakurri dugunez, a steburu honetan, uztailaren 5ean eta 6an, Biarritzen Malandain Ballet Biarritz-ek, Okzitaniako Tolosako Capitolio Balletak eta Bordeleko Opera nazionalaren Balleta harrera egingo die eta elkarrekin zenbait ekimen burutuko dituzte. Hiru koreogr...
dantza.eus indarrean dago
2014/06/27
Martxan daude .eus domeinuak, 92 aitzindari ditu, eta horietako bat hauxe da: dantza.eus Orain, dantza.eus jarriz gero dantzan.com webgunera iritsiko gara.
.Eus fundaziotik jakinarazi dutenez "gaur hasi eta abenduaren 3ra arte, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, .EUS Domeinuaren Aitz...
Guardiako dantzariek kale egin diote alkateari protesta moduan
2014/06/26
San Joan festetan protokoloa bete ohi du Guardiako dantza taldeak, baina aurten, diru-laguntzak jaso gabe dituztela aspaldian eta jaien antolaketa moduarekin desadostasuna erakutsiz, ez diote ohiko ohorezko harrera eskaini dantzariek alkateari. San Joan bezperan, alkatearen etxera joan ohi dira dan...
San Joanak dantzan 30 txiotan
2014/06/25
Euskal Herriko herri gehienetan ospatzen dira San Joan festak, eta dantzak dira protagonista ia-denetan. Twitterren presentzia zabala izan dute San Joan dantzek azken egunotan eta horietako batzuen bidez San Joanak dantzan zer izan diren ikusteko aukera duzue hemen. Hona ba San Joanak dantzan 30 tx...
Castell edo giza-dorrea Montserraten gailurrean
2014/06/23
Terrassako Minyons casteller taldeak irudi ikusgarriak eskaini ditu egunotan. Taldearen 35. urteurrena ospatzeko Montserrateko mendi-zerra bereziaren gailurretako batean, momiaren gainean, lau mailako giza-dorrea egin dute. 38 kidek mendia eskalatu eta han goian, osatu dute giza-dorrea.
Ikusi ...
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2014ko diru-laguntza deialdia
2014/06/17
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ireki berri du 2014 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da, 2013an baino 100.000 euro gehiago. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizp...
Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean
2014/06/17
Dantzaguneko Udako Dantza Ikastaroen inskripzio epea ekainaren 2an hasiko da. Kurtsoak ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte ospatuko dira Errenteriako Dantzaguneko instalazio berrietan. Sophie Sarrote dantza klasikoan eta Iratxe Ansa dantza garaikidean izango dira Gipuzkoako Dantzagunean egingo...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/
http://lauramintegi.net/[…]/
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu


