Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Hemen da Hartzaro 2016 Festibala

2016/01/29

Otsailaren etik 9ra bitartean Hartzaro festibalaren 20. urteurrena ospatuko da Uztaritzen eta Errobi Herri elkargoan. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean...

Gehiago irakurri

Oskara ikuskizun berria estreinatuko du bihar Kukaik Donostian

2016/01/29

Bihar eta etzi, urtarrilaren 30ean eta 31n egingo dituen emanaldiekin estreinatuko du Kukai konpainiak Oskara ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian. La Veronal konpainiako Marcos Morau koreografoarekin elkarlanean prestatu du ikuskizun berria Kukaik, eta Erramun Martikorena kantariare...

Gehiago irakurri

Beste 3 aldiz emanen dute Bidador pastorala, Barañainen, Gotainen eta Bilbon

2016/01/28

Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak pastorala beste hiru aldiz emanen dute martxoan eta apirilean Barañainen, Gotainen eta Bilbon. Joxemiel Bidador dantzari, ikerlari eta idazlearen pertsonaiaren bitartez Iruñea eta Iruñerriko euskaldunak omendu nahi izan duen pastoral hau, 2015eko urriaren 10...

Gehiago irakurri

Larunbatean ekingo dio 2016ko Dantza Plazetan ekimenak Bilbon

2016/01/27

Euskal dantza eta erromeriak biltzen dituen programaren edizio berria urtarrilaren 30ean hasiko da Bilboko kaleetan. Hiriburuko Udalararen Hezkuntza eta Kultura saileko Kultura Barrutik markak antolatuta, euskal folklorea sustatu eta Bilboko auzoetan lan egiten duten dantza taldeak laguntzea du h...

Gehiago irakurri

Surrandiak

Durango
2026/02/14 12:30

Kintoen aurreskua

Eskoriatza
2026/02/05 19:00

Zahagi-dantza eta Hartza

Markina-Xemein
2026/02/15 10:00

Atorrak

Mundaka
2026/02/15 10:00

Zarramuskeroak

Cintruenigo
2026/02/14 17:00

Azeri-dantza

Hernani
2026/02/14 10:00

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com