Orain arteko ekarpenak
Dantza sustatzeko 2015eko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia
2015/07/13
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia argitaratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko...
Nazioarteko 41. Folkloren Jaialdia Portugaleten
2015/07/13
Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Uztailaren 26an burutuko da munduko dantzak ekitaldia baina lehenagotik ere, uztailaren 20tik 23ra bitartean folklorearen biltoki izango dira Portugaleteko kaleak....
Dantza sustatzeko diru-laguntzak EJ 2014
2015/07/13
Koreografia sorkuntzarako, dantza konpainien sendotzerako, dantza-lanen ekoizpenerako eta formakuntzarako 2014an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Abenduaren 5ean. Eusko Jaurlaritzak. 400 000 euro inguru eman ditu Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak aurrean aipatutako 4 ataletan ban...
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Abadiñon ospatuko da bihar
2015/07/10
Larunbatean, uztailaren 11an ospatuko da Abadiñon Durangaldeko ezpata-dantzarien eguna. Gerediaga auzoko foru zelaian bilduko dira aurten parte hartuko duten bederatzi dantza taldeak. Arratsaldeko 18:00etan kalejira egingo dute Matienako Laubide kaletik Gerediagaraino eta bertan 19:00etan hasiko d...
Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu
2015/07/08
Goierriko mendizale beterano talde batek lortu zuten atzo beraien erronka. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu dute. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako...
Ez neska, ez mutil, dantzariak dira Zumarragako ezpata-dantzariak
2015/07/03
Gorriz markatu eta gogoratzeko data da 2015eko uztailaren 2a Zumarragan. Lehen aldiz emakumeek dantzatu dute Antioko ezpata-dantzan. Festa eta dantza berezia da Zumarragakoa. Antioko baseliza eta ingurune ederra, erritual aberatsa, eta eliza barruan eta kanpoaldean, herritarrak gain-gainean daudela...
7 minutuko dantza emanaldiak La Fundicionen eskutik
2015/07/01
Txotx ekainean, Beti labur izenarekin aurkezten du La Fundicionek uztailaren 2an taularatuko duten dantza ikuskizun proposamena. Arratsaldeko 20:00retatik aurrera zazpi minutuko pieza laburrak izango dira ikusgai Bilboko La Fundicion Aretoan. Aurkezten diren sei artistek beren obren zati bat best...
Bretainiar dantzak ikasteko aukera izango da Oiartzunen
2015/06/30
Yann Pelliet
Yann Pelliet eta Konogan an Habask musikari eta dantzari bretainiarrek beren herriko dantzak irakatsiko dituzte Oiartzungo Done Eztebe enparantzan uztailaren 4an. Soinuenea euskal musikaren txokoak antolatuta Bretainiako dantza herrikoei buruzko tailerra eguerdiko 12:...
Neskek mutilekin batera dantzatuko dute lehen Zumarragako ezpata-dantzan
2015/06/29
Uztailaren 2a, Santa Isabel eguna, berezia izaten da Zumarragan, eta aurten oraindik bereziago, lehen aldiz neskek parte hartuko baitute Antioko ezpata-dantzan. Ezpata-danzarien taldea osatzen duten Irrintziko dantzarietatik lau eta kapitainetatik bi neskak izango dira aurtengo Antioko ezpata-dant...
Bihar ospatuko da Euskal Herriko Dantzari eguna Berriozarren
2015/06/25
Bihar, ekainaren 27an, Berriozarren ospatuko da Euskal Herriko dantzari Eguna. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta goizean hasita dantza ekitaldiek, kalejirek eta erromeriek hartuko dituzte kaleak.
Euskal Dantzarien Eguna 2015
12:00-13:30 Autoktonoen emanaldia:
Besakaitz Dant...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"