Dokumentuaren akzioak
Dantza irakurtzeko, entzuteko eta ikusteko Durangoko azokan
Bihar, abenduak 4, irekiko ditu ateak Durango azokak eta, urtero lez, dantzazale batek bertara eraman beharreko erosketa zerrenda proposatzera gatoz. Gogoratu hemen proposatutakoez gain, dantzarekin zerikusia duten beste zenbait liburu, diska zein aldizkari topatu ahalko dituzuela Durangoko azokaren 50. urteurrena ospatzen den honetan.
Liburuak:
- Arizterrazu, Mandioko (azken) erromeria: Iriondo, Joxemari. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Aldizkariak:
- Dantzariak aldizkaria: Euskal Dantzarien Biltzarra. 60. alea. EDB
Diskak:
- Belatxa: Jean Mixel Bedaxagar. Elkar
- Dantzan: Korrontzi. Baga-Biga musika ideiak.
DVD-ak
- Bakuna show: Xiberoko dantzatik abiatüz...: Kompany Beritza - Aldudarrak Bideo.
Dantza Durangoko azokan
Liburu eta disken salmentaz gain beste zenbait kultur ekitaldi antolatzen dira Durangoako azokaren baitan eta aurtengoan dantzari lotutako hainbat proposamen dakartza.
Alde batetik, abenduaren 5ean, Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltariarentzako egindako film laburren emanaldia eta aurkezpena egingo da Irudienea ikus-entzunezkoen plazan.
Egun berean Durangoko Kriskitin dantza taldea herrian zehar dantzan arituko da. Goienkalen, Ezkurdin, azoka ondoko plazan eta Andra Marin eskainiko dituzte dantza emanaldiak. Durangaldeko danzari-dantza, Lantzeko zortzikoa, Otsagabiko dantzak, ostalersa, marianak eta hegi dantzatuko dituzte besteak beste.
Igandean, abenduaren 6an, Irudimena dantzan lehiaketako sari banaketa egingo da Areto Nagusian. EKE-k eta Azkue Fundazioak antolatutako lehiaketa honetan dantza soinuak oinarritzat hartuta sorkuntza musikal, literario edo grafiko bat egin dute parte hartzaileek. Azokari amaiera emateko, abenduaren 8an, Korrontzi dantzan ikusteko aukera izango da Plateruenan 20:10etan.
Dokumentuaren akzioak