Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Dantzarien Biltzarrak 50. urteurrena ospatuko du abenduaren 12an

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantzarien Biltzarrak 50. urteurrena ospatuko du abenduaren 12an

2015/12/07 10:00
Euskal Dantzarien Biltzarrak 50. urteurrena ospatuko du abenduaren 12an

EDB-ren sorrerako bileretako bat. Argazkia: EDB, 1965.

Euskal Dantzarien Biltzarraren 50. urteurrena dela eta, elkarteak ospakizun ekitaldia antolatu du abenduaren 12rako Donostiako San Telmo Museoan. Goizeko 11:00etan hasita eguerdira arte zenbait solasaldi egingo dira, Euskal dantzarien Biltzarreko kide ezberdinen eskutik: Axen Egaña, Iñaki Irigoien, Josu Larrinaga, Roger Goienetxe eta Mikel Aranburu. Ondoren Udal Txistulariekin kalejira eta soka-dantza ere egingo dira.EDB: 50. urteurrena

Euskal Dantzari Biltzarraren 50. urteurreneko ekitaldia:

11:00etan: Harrera.
11:30ean: Ekitaldiaren hasiera erakundeen parte-hartzearekin:
  • Eneko Goia (Donostiako alkatea)
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Dantzarien Biltzarra.
11:45etan: Hizlariak:
  • Axen Egaña: EDB, ikuspegi orokorra.
  • Iñaki Irigoien: EDB, ikuspegi historikoa.
  • Josu Larrinaga: Dantzariak aldizkariaren 60. zkia.
  • Roger Goienetxe: EDB, Iparraldetik begirada.
  • Mikel Aranburu: EDB, beste elkarteekin harremanak.
12:45etan: Solasaldia
13:00etan: Udal Txistulariekin kalejira.
13:15etan: Soka-dantza Konstituzio plazan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.