Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza da Macachinen Gure Ametza

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza da Macachinen Gure Ametza

2015/11/26 11:30
Euskal dantza da Macachinen Gure Ametza

Argazkia: Macachineko euskal asteko aldizkaria

Euskal dantza tradizionalak indar handia du diasporan, honen trasmisioaren inguruan lanean ari diren petsonak asko dira. Urriaren 30a eta azaroaren 1a bitartean ospatu da Macachinen, Argentinan, euskal astea eta jai egun horien harira aldizkaria ere argitaratu zuten Panpako herrian. Aldizkariak Macachineko euskal komunitatean, 1960an lehen euskal dantza taldea sortu zenetik, kultura eta dantza bizirik iraunarazi dituzten pertsonak ezagutzera ematen ditu, hango zein hemengo sustatzaileak gogora ekarriz. Hemengoen artean Juan Antonio Urbeltz ekartzen dute gogora, Macachineko Gure Ametza taldearekin izandako hartu emana dela eta.

Macachin-03
Argazkia: Asociacion Union Baska Euzko Alkartasuna

Gure Ametza

Macachin-01
Argazkia: Asociacion Union Baska Euzko Alkartasuna

1960tik Gure Ametza dantza taldearen inguruan lanean aritutakoak aipatzen dira argitaratutako aldizkarian. Mikel Menaya izan zen hasierako urte horietan dantza-maisua eta Felipe Zubizarretaren zuzendaritzapean aritzen ziren dantzariak.

Gerora Miren Alazne Iruretagoyena "La vasca", Raul Mugica "Rulo" eta Maria Julia Ercoreca "Marita" aipatzen dira behin eta berriro, 1980ko hamarkadatik hasita Gure Ametza aurrera eman zutenen artean. Azken hori, Marita, izan zen 1983tik aurrera, Maipu-koa izanagatik ere, Macachinera joan (900km) eta dantzak bertako gazteei erakusten zizkienak. 75 haurrez osatutako taldea biltzea lortu zuen Marita-k Susana Martinez de Unamuno eta Rosita Chapartegirekin batera. Dantzari hasi berri hauek ere dantza irakaslearen herrira, Maipu-ra bidaiatzen zuten dantzak ikastera. Esfortzuaren buelta Bahia Blanca-n ospatu zen euskal astean etorri zitzaien dantzari gazteei, bertan, ikasitako guztia plazan erakusteko aukera izan baitzuten. Uztai-handi, San Migel, arku-dantza, fandagoa eta arin-arina egin zituzten.

Juan Antonio Urbeltzen laguntza

Maria Julia Erkoreka "Maritak" Juan antonio Urbeltzen laguntza izan zuen zenbait dantza ikasi eta prestatzerako orduan. Hiru hamarkada beranduago esker onez gogoratu eta aipatzen dute Macachinen Juan Antonio Urbeltzen laguntza. Horren erakusgarri, Argia taldeko zuzendariari aldizkarian eskeini dioten tarte zabala.

Macachin-04
Argazkia: Asociacion Union Baska Euzko Alkartasuna

Aldizkaria osorik ikusteko aukera hemen:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.