Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako dantzen ikastaroa Ortzadar eta Johañe Etxebesten eskutik

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzen ikastaroa Ortzadar eta Johañe Etxebesten eskutik

2015/11/24 09:30

Johañe Etxebest dantza irakasle zuberotarra Iruñean izango da azaroaren 28an, datorren larunbatean, Zuberoako dantzak erakusten. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatu du ikastaro hau eta goizeko 10:00etatik aurrera ekingo diote dantzari Arrotxapeako Aretoan.

Ikastaroan parte hartzeko deialdia zabaldu dute antolatzaileek eta bertara hurbildu nahi izanez gero ortzadar@ortzadar.org helbidera idazteko eskaera egin dute.

Zuberoako dantzen ikastaroa Ortzadar

Master Class: Zuberoako dantzak

  • Noiz: Azaroaren 28a, larunbata, 10:00etan
  • Non: Arrotxapeako Aretoan, Arga Ibaia zeharkalea, 1.
  • Irakaslea: Johañe Etxebest.

Informazioa: / Zuberoako dantzei buruzko "master class" (Ortzadar Euskal Folklore Elkartea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.