Dokumentuaren akzioak
Teknologia eta kultur ondarea hizpide Ortzadarren jardunaldietan
Hurrengo ostiralean, abenduaren 11an, hasiko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXI Foklore Jardunaldiak Iruñean. Aurten Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologia (KIT) eta Materia gabeko Kultur Ondarea (MKO) izango dira hizpide antolatutako mahai-inguruan. Riojarchivo-ko Helena Ortiz, Navarchivo-ko Alfredo Asiain eta Labrit Mutimediako Itziar Luri izango dira hizlari mahai-inguru horretan.
Abenduaren 19an emango zaie segida jardunaldi hauei Juanma Sanchez-en Flautas Pastoriles kontzertuarekin.
Baliabide berriak, begirada berriak: MKO eta KIT
Abenduak 11, ostirala
-
19:30ean, Ortzadar Txokoan: Mahai-ingurua: Helena Ortiz (Riojarchivo), Alfredo Asiain (Navarchivo)eta Itziar Luri (Labrit Mutimedia).
Abenduak 19, larunbata
- 18:30ean, Condestable Jauregian: Juanma Sanchezen Flautas pastoriles kontzertua.
Dokumentuaren akzioak