Orain arteko ekarpenak
Jorge Nozal donostiarrak jaso du Herberehetako dantza-sari nagusia
2015/10/06
Jorge Nozal donostiarrak jaso du Herbehereetako Zwann Dansprijs saria. Joan zen larunbatean eman zioten saria Maastrichteko Dantza Jaialdian egindako ekitaldi batean, Iratxe de Arantzibia kazetariak Diario Vasco egunkarian informatutakoaren arabera . Herbereheetako antzoki nazionalek ematen dute u...
Dantza izango da Irudimena lehiaketako protagonista
2015/10/01
Dantza soinuak oinarritzat hartuta sorkuntza musikal, literario edo grafikoa egiteko proposamena luzatzen du Euskal Kultur Erakundea k eta Azkue Fundazioa k antolatu duen Irudimena dantzan lehiaketak. Urriaren 1etik 15era bitartean zabalik egongo da 5. edizio honetako proposamenak jasotzeko e...
Ehun ezpata-dantzaritik gora elkartu dira Lesakan ezpata-dantzari eguna ospatzen
2015/09/29
Orain 30 urte egin bezala, ezpata-dantzari eguna ospatu dute 2015eko abuztuan Lesakan, eta aspaldiko zubigaineko eta ziarkako jendetsuenak dantzatu dituzte. Abuztuaren 9a, Lesakako Beti Gaztek bere 75. Urteurrena ospatzen zuen eguna aukeratu zuten lesakarrek jaia antolatzeko eta hainbat belaunald...
Dantza tradizionalak San Migeletan protagonista
2015/09/29
Gaur, irailak 29, San Migel eguna da. Festa honek badu zerbait berezia dantzariontzat, izan ere dantza-tradizio ugari ikusi ahal izaten baitira Euskal Herriko zenbait txokotan; Iurretan dantzari-dantza, gorulariak eta erregelak egiten dituzte urtero gaurko egunez, Markina- Xemeinen ezpata-dantza, s...
XII. Dantza-zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago
2015/09/28
2015eko irailaren 18tik urriaren 16ra Dantza Zirkuitura proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago, 2016ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza-katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio-izaera duten katalogo laburrean ba...
Alturako aurreskua bihar berriz Bilbon
2015/09/25
Gogoratzen irudi hauek? Ba bihar larunbata, Salbatzaile dantza taldeko Alberto Dueñas berriz igoko da Ibaizabal gainean 27 metrora jarritako tranpolinera aurreskua dantzatzera. Red Bull Cliff Diving salto lehiaketak bigarrenez ekingo dio ikuskizunari alturako aurreskuarekin. Eguerdiko 14:00etan S...
Alicia Amatriainek Baden-Wutermberg-eko Ganbarako dantzari izendapen arranditsua jaso du
2015/09/25
Alemaniako arte eta kulturaren arloan lan egin duten dantzariak omentzeko dagoen izendapen gorena jaso du Alicia Amatriain ballet dantzari donostiarrak. Iratxe de Arantzibia kazetari eta dantza kritikoak eman du ezagutzera albistea eta honek adierazi duenez Stuttgartko operan egin den ekitaldia...
Ireki dira Dantzertiko ikasgelak
2015/09/24
Atzo goizean ireki zituen ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Aste honetan zehar ikasleek lehen klaseak jaso badituzte ere atzo goizean egin zuten irekiera ekitaldi ofiziala Dantzertiren egoitzan, Bilboko Juan Crisostomo kontserbatorioan.
Hezkuntza, kultura...
Anguiano prest dago hankapalo eta trokeo-dantzetarako
2015/09/23
Aldapa handian dagoen kalea hankapaloetan eta biraka jaisten dutelako ezaguna da Anguiano. Baina maiz ezagutzen ez dena da hankapaloetan dabiltzan derviche errioxarrak dantzariak direla, trokeo-dantzak dantzatzen dituzten dantzariak. Aldapa jira biran jaitsi eta trokeo-dantzak egiten dituzte Anguia...
Euskal Dantza Tradizionaleko eskolaren XXXVIII. ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak
2015/09/22
Euskal Dantza tradizionala ikasteko urteroko ikastaroa prest du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak. Euskal dantza tradizionaleko eskola urriaren 14ean hasi eta maiatzaren erdialdera bitartean izango da Bilbon eta klaseak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira. Matrikulazioa epea zabaldu du...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik!
Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.
Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.
Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia
2019/01/17
Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:
"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.
Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.
Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.
Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.
Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.
Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.
Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
2018/11/28
Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.
Dantzan on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2018/10/08
Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/[…]/beasaindarrak-ziren-dantzariak
Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea
2018/07/10
Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.
Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan
2018/06/18
Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
2018/04/18
Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"
Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/28
Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.
Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2017/11/21
Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.