Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke

Dokumentuaren akzioak

Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke

2015/12/18 10:15
Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke

Argazkia: Oier Araolaza. Dantzan CC BY-SA

Zorion-agur dantzatuak jarri ditu martxan Boiseko Oinkarik. Oinkari-Gram izendatu dute ekimena eta atzo egin zuen lehen aldiz Boiseko Oinkari dantza taldeak, taldearentzako dirua lortzeko helburuarekin. Gabonetako zorion-telegrama dantzatuak dira Oinkari-Gramek eskaintzen dituenak: eskaera egindako etxera joan eta han bertan dantzatuko dute Oinkarikoek, eta hala eskatuz gero, idatzizko mezua ere gehitu dakioke. Eskaerak errazte aldera, sareko Paypal ordainketa-sistema ezagunaren bidez egin dute deialdia. Oinkariko arduradunen ustez, beste euskal-etxeetara hedatzeko moduko sistema da. 

Igandean amaitu zen eskaerak egiteko epea eta bi aukera zeuden eskaintzaren barruan: jota eta porrusalda 15 dolarren truke, edo zortzikoa 20 $-en ordainetan. Horrez gain, 10 $-eko donazioa egiteko aukera ere eman dute. Lehen aldia izanik, edozeinek ordaintzeko moduko prezioak jarri dituzte Oinkarikoek. Atzo joan zen lehen aldiz, sei-zazpi dantzari inguruz osatutako taldea, zerbitzua kontratatu duten etxeetara. Guztira 13 etxe izan dira zerbitzua kontratatu dutenak. Puska-biltze sistema berritua jarri du beraz martxan Oinkarik. Jasotako dirua Euskal Herrira hainbat dantza ikastera etortzeko bidaia finantzatzeko erabiliko dute. 

Informazioa: Edozein Euskal Etxek antolatzeko moduko Gabonetako opari berezia prestatu du Boiseko Oinkarik (Euskalkultura.com)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.