Dokumentuaren akzioak
Neguko festak Eskoriatzan


1949, Santa Ageda egunean, Eskoriatzako Kintoak San Pedro elizako atean. Argazkia: Eskoriatzako udal artxiboa.
Eskoriatzako udalak herrian neguko festetan egiten diren ospakizun eta erritoen bilketa lana egin du argazki, bideo eta irudien bidez. Bereziki inauterietan eta Santa Ageda egunaren bueltan Eskoriatzan mantendu diren ohiturak dokumentatu ditu Badihardugu elkartearen lankidetzarekin. Santa Agedan kintoen ospakizunak belaunaldiz belaunaldi mantendu dira eta inauterietan kukumarroak eta Urdelardero dira ospakizun nagusiak. 2014an, udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean, ohitura hauek idatziz jasotzeaz gain, Eskoriatzako Santa Ageda eta inauteriei buruzko bi dokumental labur egin zituzten.
Kintoak
Eskoriatzan Santa Ageda jaietako elementu nagusia kintoak dira. Garai batean, urte horretan soldaduskara joan beharra zuten mutil gazteek, kintoek, protagonismoa hartu zuten Santa Ageda egunean, aurretik zeukaten urte gogorraren aitzakian edo. Soldaduskara derrigorrean joateko legea deuseztatu bazen ere, Eskoriatzan kintoen ohitura mantendu egin da. Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak, mahoizko galtzak, gerriko eta txapela belt
Kukumarroak
Urdelardero

Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:
Etxe oneko alaba!
Dokumentuaren akzioak