Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Dantzei buruzko emanaldi berezia eskainiko du Goizaldik
Goizaldi dantza taldea, Donostian, Trinitate plazan, 1971-09-18. Argazkia: Javier Garayalde - Guregipuzkoa.net - CC BY-SA
Donostiako Goizaldi dantza-taldeak Gipuzkoako Dantzen emanaldia egingo du Donostiako Victoria Eugenia antzokian abenduaren 20an. Taldeko arduradunek berezitzat jo duten saioa da, "aspaldi aurkeztu ez duten moduan" Gipuzkoako dantzak monografikoki landuko baitituzte. Goizaldik era honetara egin duen azken emanaldietako bat 1977an izan liteke, Antzoki Zaharrean Gipuzkoako dantzen antologia eskaini baitzuen urte hartan. Hogeita hemezortzi urteren buruan, orduan egindakoa errepikatzeko asmotan dira, oraingoan Victoria Eugenia antzokian, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Goizaldi dantza-taldea 1948an sortu zen Donostian, Kandido Pujana dantza-maisuaren esanetara trebatutako dantzariekin. Ordutik, Gipuzkoako dantzaeraren ikurretako bat izan da besteak beste Jaime Albillos, Juanma Oronoz, Iñaki Gordejuela, Iñaki Arregi, Mikel Pontesta edo Ramon Sanchezen gisako dantza-maisuekin. Azken urteotan Aritz Salamanka lezotarraren zuzendaritzapean ari dira lanean Goizaldin. Victoria Eugeniako emanaldiaren bizkar-hezurra brokel-dantzaren zikloko dantzekin osatuko da, eta taldearen lagun zaharrak eta berriak elkartuko ditu. Zenbait sorpresa ere aurreikusi dituzte antolatzaileek.
- Goizaldi dantza taldea: Gipuzkoako dantzak (Victoria Eugenia Antzokia)
Dokumentuaren akzioak