Dokumentuaren akzioak
Dantzazale ikastaroa antolatu du EDB-k gabonetarako
Abenduaren 26, 28 eta 29rako Dantza Tradizionaleko Taldeetako Arduradunen Formazio ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Gasteizen, ADB-ren egoitzan burutuko dira saioak eta egunean 4 ordukoak izango dira. Josu Larrinaga, Jean Bedaxagar, Mikel Diaz, Natxo Montero, Xabier Etxabe eta Johañe Etxebest izango dira hizlari.
Hauekin, egun dantza tradizonaleko taldeek duten gestio ereduaren, maskarada eta pastoralen antolakuntza prozesuaren, dantza tradizionaleko monitore tituluaren, Gaztedi taldearen ereduaren, dantza talde ereduen eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak duen formazioa proiektuaren berri ezagutzeko aukera izango da.
Programa
- 9:15-11:15. Josu Larrinaga: Situación actual de los Grupos de Danza. Modelo de gestión.
- 11:30-13:30. Jean Bordaxar: Maskaraden eta Pastoralen antolakuntza prozesua Xiberoan.
- 9:15-11:15. Mikel Díaz: Dantza Tradizionaleko Monitore Tituluari hurbilketa.
- 11:30-13:30. Natxo Montero: Gaztedi Taldea, 1951 urtetik dantzan. Gaztedi Taldearen eredua.
- 9:15-11:15. Xabier Etxabe: Dantza Talde eredu baten bila.
- 11:30-13:30. Johañe Etxebest: IDBren formazio proiektua.
Dantza Tradizionaleko Taldeetako Arduradunen Formazio ikastaroa
- Datak: 2015eko Abenduak 26, 28 eta 29.
-
Iraupena: Egun bakoitzean 4 ordu. Guztira 12 ordu.
-
Ordutegia: 9:15-11:15 / 11:30-13:30.
-
Gehienezko ikasle kopurua: 25.
-
Lekua: Arabako Dantzarien Biltzarreko egoitza (Estibalizko Andra Mariaren hiribidea, 2. 3, 6 eta 9 bulegoak. Gasteiz. Araba)
- Izen ematea: edb-koordinazio@hotmail.com (Izen emate fitxa bidalita)
- Kuota:40€ (25€ Federatuak).
Informazioa: Dantzazale 2015 (Euskal Dantzarien Biltzarra)
Dokumentuaren akzioak