Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

15 festa dantzazale batek bizitzan behin bertatik bertara ezagutu beharrekoak

2016/01/08

Jatorri izena daramaten hainbat dantza egiten ditugu dantzazaleok, baina maiz, egiten ditugun dantza horiek ez ditugu bere herrian, bere festan, bere plaza eta kaleetan, bere testuinguruan ezagutzen. Hona hemen dantzazale batek bizitzan behin bertatik bertara ezagutu beharreko festen zerrenda bat, ...

Gehiago irakurri 2

Nundik Nora ikuskizunaren azken emanaldia larunbat honetan Maulen

2016/01/07

Maritzuli konpainiak bi urtez eszenatokietan izan duen Nundik Nora dantza ikuskizunaren azken emanaldia egingo du asteburu honetan Zuberoan, Mauleko Baitha zinema gelan. Zuberoako dantzen historia eta jatorria arakatuz XVIII. mendetik gaur egunerarte ibilbidea egiten du Jon eta Claude Iruretagoiena...

Gehiago irakurri

Dena prest dute Sohüta-Hokiko gazteek igandean maskaraden sasoiari ekiteko

2016/01/04

Igande honetan, urtarrilaren 10ean ekingo diote Sohüta-Hokiko gazteek aurtengo maskaraden sasoiari. Buhame andereak, txorrotxen ordez arituko diren artzaiak eta hartza izango dira aurtengo berezitasun batzuk. Maskaradetan ez da maiz ateratzen Hartza, baina Sohütako maskaradetan ohikoa izan ohi...

Gehiago irakurri

2015 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2015/12/30

Dokumentuaren akzioak 151.933 bisita izan ditu 2015. urtean dantzan.eus-ek eta 385.712 orrialde erakutsi ditu. Egunero 418 lagunek bisitatu dute dantzan.eus. Hona 2015 urtean arrakasta gehien izan duten 10 albisteak eta 10 bideoak: 10 albiste irakurrienak 1- Zuberoako ma...

Gehiago irakurri

Neguko festak Eskoriatzan

2015/12/28

Eskoriatzako udalak herrian neguko festetan egiten diren ospakizun eta erritoen bilketa lana egin du argazki, bideo eta irudien bidez. Bereziki inauterietan eta Santa Ageda egunaren bueltan Eskoriatzan mantendu diren ohiturak dokumentatu ditu Badihardugu elkartearen lankidetzarekin. Santa Agedan ki...

Gehiago irakurri

Dantzazale ikastaroa antolatu du EDB-k gabonetarako

2015/12/21

Abenduaren 26, 28 eta 29rako  Dantza Tradizionaleko Taldeetako Arduradunen Formazio ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarra k. Gasteizen, ADB-ren egoitzan burutuko dira saioak eta egunean 4 ordukoak izango dira. Josu Larrinaga, Jean Bedaxagar, Mikel Diaz, Natxo Montero, Xabier Etxabe e...

Gehiago irakurri

Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke

2015/12/18

Zorion-agur dantzatuak jarri ditu martxan Boiseko Oinkarik.  Oinkari-Gram izendatu dute ekimena eta atzo egin zuen lehen aldiz Boiseko Oinkari dantza taldeak , taldearentzako dirua lortzeko helburuarekin. Gabonetako zorion-telegrama dantzatuak dira Oinkari-Gramek eskaintzen dituenak: eskaera eg...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzei buruzko emanaldi berezia eskainiko du Goizaldik

2015/12/17

Donostiako Goizaldi dantza-taldeak Gipuzkoako Dantzen emanaldia egingo du Donostiako Victoria Eugenia antzokian abenduaren 20an. Taldeko arduradunek berezitzat jo duten saioa da, "aspaldi aurkeztu ez duten moduan" Gipuzkoako dantzak monografikoki landuko baitituzte. Goizaldik era honetara egin du...

Gehiago irakurri

Alicia Amatriain proposatu dute Donostiako Urrezko Danborra emateko hautagai

2015/12/11

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea k Alicia Amatriain donostiarra proposatu du Donostiako Urrezko Danborra jasotzeko hautagai gisa. Amatriain Stuttgart Balleteko dantzari nagusia da gaur egun, eta sona handia du nazioartean. Berriki, Alemanian ematen den dantzako sari nagusia jaso zuen, et...

Gehiago irakurri

Teknologia eta kultur ondarea hizpide Ortzadarren jardunaldietan

2015/12/09

Hurrengo ostiralean, abenduaren 11an, hasiko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkartea ren XXXI Foklore Jardunaldiak Iruñean. Aurten Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologia (KIT) eta Materia gabeko Kultur Ondarea (MKO) izango dira hizpide antolatutako mahai-inguruan. Riojarchivo-ko Helena Or...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com