Dokumentuaren akzioak
Beste 3 aldiz emanen dute Bidador pastorala, Barañainen, Gotainen eta Bilbon
Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak pastorala beste hiru aldiz emanen dute martxoan eta apirilean Barañainen, Gotainen eta Bilbon. Joxemiel Bidador dantzari, ikerlari eta idazlearen pertsonaiaren bitartez Iruñea eta Iruñerriko euskaldunak omendu nahi izan duen pastoral hau, 2015eko urriaren 10ean plazaratu zuten Iruñean, lehendabizikoz. Ondotik izandako eskaerei erantzunez, berriz plazan ikusgai izanen da.
- Martxoaren 19an Barañainen, 20:00etan, Auditoriumean (Sarrerak dagoeneko salgai Barañaingo Auditorimunaren webgunean edo Karrikiri-ren dendan)
- Martxoaren 27an Gotainen, Xiru jaialdiaren baitan, 16:30ak aldera, Herriko plazan (Sarrerak bertan eskuragarri)
- Apirilaren 9an Bilbon, Loraldia festibalaren baitan
Dokumentuaren akzioak