Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbatean ekingo dio 2016ko Dantza Plazetan ekimenak Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean ekingo dio 2016ko Dantza Plazetan ekimenak Bilbon

2016/01/27 09:15

Euskal dantza eta erromeriak biltzen dituen programaren edizio berria urtarrilaren 30ean hasiko da Bilboko kaleetan. Hiriburuko Udalararen Hezkuntza eta Kultura saileko Kultura Barrutik markak antolatuta, euskal folklorea sustatu eta Bilboko auzoetan lan egiten duten dantza taldeak laguntzea du helburu ekimen honek.

Honela, Bilboko barrutietako dantza taldeak izango dira 2016ko abendura arte kaleak alaitzeko ardunadunak; Bihotz Alai, Mikeldi, Goiko Alde, Ondalan, Salbaitzaile, Gaztedi, Beti Jai Alai eta Ibai Arte dantza taldeak hain zuzen ere. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra ere arduratuko da Bilboko plaza eta kaleak dantzaz betetzeaz.

Egutegia

Deustuko Barrutian:

Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea (Dantza ikuskizunak)

  • Urtarrilak 30: 12:00etan San Felicísimon
  • Maiatzak 1: 12:30ean Elorrietan
  • Maiatzak 7: 13:00 Arangoitin
  • Maiatzak 29: 12:00etan Ibarrekolandan
  • Ekainak 24: 19:00 Deustuibarran

Deustuko Folklore Taldeak (Bihotz Alai, Mikeldi, Goiko Alde eta Ondalan): Erromeriak

  • Urtarrilak 30: 20:30ean San Pedro Plazan
  • Martxoak 12: 20:30ean San Pedro Plazan
  • Ekainak 23: 20:30ean San Pedro Plazan
  • Azaroak 13: 13:00etan San Pedro Plazan

Ondalan (Erraldoien Kalejirak)

  • Urtarrilak 31: 11:30ean Deustun
  • Otsailak 13: 11:30ean San Inazion
  • Martxoak 11: 18:00etan Deustun
  • Maiatzak 20: 11:30ean Deustun
  • Apirilak 30: 11:30ean Elorrietan
  • Maiatzak 28: 11:30 Ibarrekolandan
  • Ekainak 23: 18:00etan Deustuko Erriberan
  • Uztailak 30: 11:30ean San Inazion
  • Irailak 27: 11:30ean Sarrikoalden
  • Abenduak 31: 11:30ean Luzarran

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

  • Ekainak 4: 19:00 Erromeria San Ignacio Plaza Levanten

Ibaiondoko Barrutian

Salbatzaile Dantza Taldea: Erromeriak 

  • Urtarrilak 30: 20:00etan Santiago Plazan
  • Otsailak 27: 20:00etan Santiago Plazan
  • Martxoak 19: 20:00etan Santiago Plazan
  • Apirilak 30: 20:00etan Santiago Plazan
  • Maiatzak 28: 20:00etan Santiago Plazan
  • Ekainak 25: 20:00etan Santiago Plazan
  • Irailak 24: 20:00etan Santiago Plazan
  • Urriak 29: 20:00etan Santiago Plazan
  • Abenduak 17: 20:00etan Santiago Plazan

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra: Dantza ikuskizunak

  • Uztailak 3: Gaztedi Arriaga Plazan
  • Uztailak 9: Beti Jai Alai Arriaga Plazan
  • Uztailak 16: Beti Jai Alai Arriaga Plazan
  • Uztailak 23: Salbaitzaile Arriaga Plazan

Gaztedi Dantzari Taldea

  • Ekainak 11: 20:00etan VI. Larrain Dantza Topaketa Areatzako Kioskoan.
  • Ekainak 26: 13:00etan Dantza ikuskizunak Solokoetxen.
  • Irailak 11: 13:00etan Dantza ikuskizunak Solokoetxen.

Begonako Barrutian

Gaztegi Dantzari Taldea

  • Otsailak 13: 12:00etan Umeen kalejira eta dantza ikuskizuna.
  • Ekainak 18 eta 25: 18:00etan dantza ikuskizuna. Torres Isozaki dorreetan eta Pergolan
  • Ekainak 23: 21:00etan erromeria Karmelo plazan
  • Uztailak 16: 19:00ean dantza ikuskizuna: Karmelo plazan

Basurtu-Zorrotzako Barrutian

Beti Jai Alai

  • Otsailak 13: 19:00etan erromeria geltokira bideko jolas tokian
  • Otsailak 14: 12:30ean dantza ikuskizuna geltokira bideko jolas tokian
  • Ekainak 19: 12:00etan umeen dantza ikuskizuna geltokira bideko jolas tokian
  • Ekainak 23: 20:00etan erromeria Aita Donosti plazan (Basurtu)
  • Uztailak 26. 19:00etan dantza ikuskizuna geltokira bideko jolas tokian
  • Urriak 1: 12:00etan erraldoien kalejira (Basurtu)
  • Urriak 1: 19:00etan erromeria Aita Donosti plazan (Basurtu)
  • Abenduak 24: 18:00etan erromeria Aita Donosti plaza (Basurtu)

Ibai Arte

  • Ekainak 18: 19:00etan erromeria  Azoka Plazan (Zorrotza)
  • Urriak 1: 17:30ean dantza Agerraldia Azoka Plazan (Zorrotza)

Abando Barrutian

Gaztedi Dantza Taldea

  • Ekainak 25: 18:00etan Ikuskizun ibiltaria. Isozaki dorreetan eta Pergolan.

Dantza plazetan 2016: kartela

Informazioa: Dantza Plazetan 2016 (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.