Dokumentuaren akzioak
Oskara ikuskizun berria estreinatuko du bihar Kukaik Donostian
Bihar eta etzi, urtarrilaren 30ean eta 31n egingo dituen emanaldiekin estreinatuko du Kukai konpainiak Oskara ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian. La Veronal konpainiako Marcos Morau koreografoarekin elkarlanean prestatu du ikuskizun berria Kukaik, eta Erramun Martikorena kantariaren parte-hartzea izango du ikuskizunak.
Hainbat esparru eta jarduera biltzen dituen proiektua da Oskara, besteak beste: dokumental bat eta irakaskuntzara bideratutako ekintzak. Donostia 2016k inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea helburutzat duen Elkarrizketak lerroaren babesa jaso du produkzioak. Otsailaren 30eko emanaldiaren ondoren, Kukai eta La Veronaleko kideek Oskara koreografia-lanaren xehetasunak aztertu eta ezagutaraziko dituzte Victoria Eugeniako Club Aretoan, Andoni Mutiloa kazetariak moderatutako saio batean.
Oskarak bi unibertso koreografiko batzen ditu, bi begirada ezberdin. Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera.
Datuak
- Urtarrilaren 30a, larunbata: 20:00 eta urtarrilaren 31, igandea: 19:30
- Tokia: Victoria Eugenia antzokia, Donostia
- Prezioa: 24, 18, 10 (otsailaren 30eko afariarekin, 40) €
- Koreografia: Marcos Morau
- Zuzendaritza: Jon Maya
- Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez
- Informazioa: Kukai / Donostia 2016 / Victoria Eugenia
Dokumentuaren akzioak