Orain arteko ekarpenak
Abandoibarra dantzaz beteko da Lekuz Leku jaialdiarekin
2016/06/15

Ekainaren 24an eta 25an, Bilboboko Abandoibarra dantzaz beteko da. Dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbiltzea du helburu La Fundicionek antolatzen duen jaialdi honek. Bilboko hirigune ezberdinetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira Lekuz Leku jaialdiaren IX...
Dantza sustatzeko 2016ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia
2016/06/09

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesiona...
Andoni Iribarren dantzari iruindarra zendu da
2016/06/07

Larunbatean zendu zen, 60 urtetan, Andoni Iribarren Imaz, dantzari iruindarra. Ortzadar dantza taldeko sortzaile, Iruñeko erraldoien konpartsako kide ere izan zen eta Afrikar erregea dantzarazi zuen 40 urtez. Erronkari ibarreko bizi kulturalean inplikazio handikoa, bertako dantza aferak ere bultza...
Dantza sormena bultzatzeko diru-laguntza deialdia egin du Mikel Laboa katedrak
2016/06/06

Arte-sormena bultzatzeko EHUko Mikel Laboa katedrak urtero egiten duen diru-laguntzen deialdian dantza alorreko sormen lanak bultzatuko dira 2016 urtean. 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzen du Laboa katedrak, proiektuak aurkezteko epea irailaren 12 arte dago irekita, eta sorkuntza lanak abendua...
Eloy Pericet, Eskola Boleroaren azken dantza-maisuetakoa hil da
2016/06/02

Esan dugu lehen ere, Gipuzkoak dantzen lehengusutzat jo dezakegu Eskola Boleroa . Gaur egun fandangoarekin lotzen dugun estiloko dantza bada ere, oinarrian Gipuzkoako dantzetan aurkitzen dugun sistema bera dago bertan, eta urratsetan ere "saltos, vueltas y complicados trabajos de pies, trenzados y...
Guardia, Cortes, Iurreta, Baigorri eta Legazpiko dantzak Hondarribia Dantzan 10. jaialdian
2016/05/25

Gaur abiatuko da Hondarribia Dantzan jaialdiaren 10. edizioa Juan Antonio Urbeltzek Iztuetaren inguruan eskainiko duen hitzaldiarekin. Kemen dantza taldeak Hondarribiko udalarekin antolatzen duen jaialdiak hamargarren ekitaldia du, eta ohi bezala tokian tokiko dantzak eskaintzen dituzten taldeak...
Portugaleteko ezpata-dantza Folklore Azokan estreinatuko da
2016/05/19

Asteburu honetan, maiatzaren 21ean eta 22an ospatuko da Portugaleteko XI. Folklore Azoka. Elai Alai taldeak Portugaleteko ezpata-dantza sortu berria estreinatuko du igandean, azokaren testuinguruan. Portugaleten, XVII. mendean, Corpus Christin ospakizunean dantzak izaten zirela erakusten dute agiri...
Alicia Amatriain-ek Benois de la Danse saria irabazi du, dantzaren Oscarra
2016/05/18

Bart eman dira Moskuko Bolshoi antzoki entzutetsuan Benois de la Danse sariak, eta Alicia Amatriainek irabazi du dantzari onenaren saria. Dantzaren alorreko sari entzutetsuena, zinean Oscarrak direnaren parekoa eskuratu du dantzari donostiarrak, eta Lucia Lakarrak 2003an eskuratu ondoren dantza...
Dantza eskaintza zabala Leioako Umore Azokan
2016/05/17

Dantzak protagonismo handia izango du Leioako Umore Azokaren 17. edizioan. Euskal konpainiekin batera Katalunia, Gaztela, Aragoi, Madril eta nazioarteko zenbait konpainia izango dira egunotan Leioan. 2016ko Umore Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioan. Lau egunetan zehar, mota guztietako ik...
Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute
2016/05/16

Dantza-jauziak ikasteko aukera eskaintzeko asmoz garatu dute Jauzi aplikazioa. Bi atal nagusitan antolatuta dago aplikazioa, batean urratsak ikasteko aukera dago eta bestean dantza batzuk osorik dantzatzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzen da.
Urratsak eta dantzak
Urratsen atalean honak...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...