Orain arteko ekarpenak
Kapela-dantza
Legazpi
2025/05/10 12:00
2025/05/10 12:00
Ezpata-dantza eta soka-dantza
Legazpi
2025/05/03 10:30
2025/05/03 10:30
Dantza-jauzien irakurketa garaikidea egin nahi izan du Eliralek Xihiko ikuskizunarekin
2016/03/10

Mutxikoen etika biluztu eta honen emikarekin, hau da, esentziarekin gelditu direla dio Pantxika Telleria koreografoak. Esentzia horri, musikaren eta gorputzaren erritmoaren sistema aske eta zahar horri, elementuak gehitu dizkiote, jauziak dantzatzeko modua egungo dantza molde garaikidera egokitu...
Ondarea eta teknologia berriak aztergai Ortzadarren Jardunaldietan
2016/03/07

Gaur ekingo zaie Iruñean Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Nafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboak antolatuta III Jardunaldi Zientifikoei. Teknologia berriak, begirada berriak lelopean XXXI. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Ortzadarrek azken hilabeteotan eta martxoaren 11 bit...
Ezpata-dantzen tradizioa bizi-bizi eta sortzaile ageri da New Yorken
2016/03/03

Urtero ospatzen du Half Moon Sword taldeak ezpata-dantzen jaialdia New Yorken. Boston, Baltimore, Minneapolis, Princeton edo Marlboroko taldeak izan dira bertan aurten, zein baino zein ikusgarriagoak. Tartean izan dira Orion taldea, besteak beste morris tradizioa Marta Graham-en dantza modernoare...
Dantza tradizionalaren irakaskuntzaren egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du EDBk
2016/02/29

Euskal Dantzarien Biltzarrak dantza tradizionalaren irakaskuntzaren gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du Bilbon, Dantzertiren egoitzan, datorren martxoaren 5ean. Goiz partean lau hitzaldi izango dira eta arratsaldean egingo den mahai inguruarekin osatuko da programa. Hizlariak Faus...
Eltziegon galduta zeuden makila-dantzak berreskuratzeko ahaleginetan ari dira
2016/02/25

Pasacalles, danza, cuatro calles, el arbol eta jota dira gaur egun Eltziegon dantzatzen diren dantzak, baina garai batean makila-dantzak edo trokeo-dantzak ere dantzatu izan zituzten eta horiek berreskuratzeko lanean jarri dira herrian. Karrikan ez, baina eltziegotarren memorian geratu da dantza h...
Dantza eskaintza zabala dFeria 2016 azokan
2016/02/24

Hemengo zein kanpoko hamalau dantza konpainiaren lanak eskainiko ditu Dferiak, Donostiako arte eszenikoek azokaren XXII. edizioak. Martxoaren 7tik 10era bitartean ospatuko da DFeria hiriko zenbait agertokitan. Paula Quintana, Ertza, Montgomery, Cielo Raso, Karin Serrres, Jesus Herrera, Kukai, Org...
Dantza irakasleen lan-poltsa deialdia irekita dago Donostiako Udalaren Dantza Eskolan
2016/02/18

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantzako hainbat espezialitatetako irakasleen lan-poltsa deialdia egin du, musikako beste hainbatekin batera. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude izen-eman daitekeen espezialitateak, eskakizunak eta baldintzak, aurkezpen-datak eta gainer...
Jon Iruretagoienak "Nundik nora?" hitzaldia eskainiko du Donostian
2016/02/17

Egunotan Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa rekin eta Iparraldea bertan zikloarekin lotuta, Jon Iruretagoienak Nundik Nora? hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, otsailak 18, Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/
http://lauramintegi.net/[…]/