Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donapaleura iritsi da Soka erakusketa

Dokumentuaren akzioak

Donapaleura iritsi da Soka erakusketa

2016/05/13 09:05
Donapaleura iritsi da Soka erakusketa

Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Donapaleun izango da gaurtik aurrera "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa. Ekainaren 11ra arte izango da ikusteko aukera Amikuzeko Mediatekan. Euskal Kultur Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia 2016ren partaidetzarekin, ekoiztutako multimedia erakusketa asteazken, ostiral eta larunbatetan bisitatu daiteke Mediatekaren ordutegiaren barruan eta sarrera dohakoa da. 

2015eko irailaren 11n Biarritzen ireki zituen ateak lehenengoz erakusketa honek eta Donostia zein Hazparnen harrera ona izan ostean Donapaleun izango ekainaren 11ra arte. Ondoren, Bilboko Euskararen etxean izango da Soka ikusteko aukera ekainaren 18tik 31ra arte eta Angelu, Donibane Lohizune, Lons, Zarautz eta Maule-Lextarrek emango diote jarraipena Soka erakustetaren agendari 2017ko apirila artean.

Euskal Dantzaren historia eta nondik-norakoak erakusteko lau hizkuntza( euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremua, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago, bideo zahar bezain interesgarriak, zein egungo sorkuntzak aurkezten ditu erakusketak. 

Erakusketaren harira, eta honek iraun bitartean, dantzarekin lotutako beste zenbait ekintza ere antolatu izan dira hau egondako tokietan eta berdin emango da Donapaleun ere. Amikuzeko musikaren eskola eta tokiko elkarteek antolatuta ondokoa izango da ekainaren 9ra arte erakusketa lagunduko duen dantzaren inguruko programa:

Maiatzaren 13an, ostirala

Maiatzaren 14ean, larunbata

  • 20:30tan: Zure Osagarriari dantza ikuskizuna, Burgaintzi txaranga eta Leinuak-en(Hiriburu) eskutik. Saint Louis gelan. Sarrera: 5  helduentzat, eta dohan 12 urterainoko haurretzat.

Maiatzaren 27an, ostirala

  • 20:30tan: Dantzaren historiari buruzko konferentzia Roger Goyeneche koreografoaren eskutik. Amikuzeko zerbitzu publikoen etxean. Frantsesez.

Ekainaren 7an, asteartea

  •  20:00etan Et bien dansez maintenant, Amikuzeko musika eskolako ikasleen emanaldia.

Ekainaren 9an, ostegunean

  • 20:45etik 22:00etara: Dantzaldia Amikuzeko Dantza elkarteekin. Foirail plazan.

Informazioa: "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Donapaleun (EKE) / Soka: Euskal dantzaren urratsetan (Médiathèque Amikuze)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.