Dokumentuaren akzioak
Guardia, Cortes, Iurreta, Baigorri eta Legazpiko dantzak Hondarribia Dantzan 10. jaialdian
Gaur abiatuko da Hondarribia Dantzan jaialdiaren 10. edizioa Juan Antonio Urbeltzek Iztuetaren inguruan eskainiko duen hitzaldiarekin. Kemen dantza taldeak Hondarribiko udalarekin antolatzen duen jaialdiak hamargarren ekitaldia du, eta ohi bezala tokian tokiko dantzak eskaintzen dituzten taldeak izango dira jaialdiaren protagonista. Hona hemen egitaraua:
10. Hondarribia Dantzan
2016ko maiatzaren 23tik 29ra
- 23tik 27ra: Kultur etxean, goizez 9:00-11:00 bitarte eta arratsaldez 16:00-20:00 bitarte jantzi erakusketa.
- Maiatzak 25, asteazkena, 19:30ean: Juan Antonio Urbeltzek "Juan Ignacio de Iztueta eta bere garaia" hitzaldia eskainiko du Kultur etxean.
- Maiatzak 27, ostirala, 20:00etan: Kemeneko musikarien kontzertua Obispo plazan.
- Maiatzak 28, larunbata, 10:30ean Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran eta emanaldiak eskainiz: Guardiako dantza taldea, Cortes-eko paloteadoa, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, Baigorriko Arrola dantza taldea eta Legazpiko Sustraiak dantza taldea. 12.30ean Santa Maria Madalenako plazan dantza saioa egingo dute talde guztiek.
- Maiatzak 29, igandea: Adaxka eguna: Adaxkak (haurren dantza taldea) 12.30ean Arma Plazan dantza agerketa burutuko da.
Dokumentuaren akzioak