Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute
Dantza-jauziak ikasteko aukera eskaintzeko asmoz garatu dute Jauzi aplikazioa. Bi atal nagusitan antolatuta dago aplikazioa, batean urratsak ikasteko aukera dago eta bestean dantza batzuk osorik dantzatzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzen da.
Urratsak eta dantzak
Urratsen atalean honako urratsak ageri dira: erdizka, luze, erdizka lauetan, zote, dobla, aitzina, pika, dobla eta hiru, ezker, zote eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, ebats, atrexetak eta fini eta luze eta ebats. Dantzei dagokionez berriz, zazpi jauzi, hegi, muxikoak eta azkaindarrak ikusi daitezke.
Jauzi aplikazioa Worköholics enpresak garatu du, Bilboko Goi-Herri dantza taldeko dantzariak aritu dira dantza aholkularitzan eta aplikazioan Aiko taldearen Urraska diskako musika erabili da. Android eta iOS plataformetan dohain jaitsi eta instalatu daiteke Jauzi aplikazioa.
Dantzan