Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko 2016ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.
Iaz proposatutako berrikuntzen ildotik, erreferentzia objektibo batzuk gehitzeaz gain, emakumeen parte-hartzea ere kontuan hartuko da aurten ere proiektuetan. Eskabideak telematikoki (sinadura elektronikoarekin) eta aurrez aurre egin daitezke, eta hauek aurkezteko epea uztailaren 6an bukatuko da.
Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:
- Sorkuntza Koreografikoa (28.800 €)
- Dantza konpainiak Sendotzea (140.000 €)
- Dantza-lanen ekoizpena (155.000 €)
- Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza (76.200 €)
Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2016
- Eskabideak egiteko epea: 2016ko ekainaren 6tik uztailaren 6ra.
- Eskabidea: Bi modutan egin daiteke. Eskabide telematikoa: ezinbestekoa da sinadura elektronikoa izatea (NAN elektronikoa, izenpe txartela edo antzekoren bat) edo aurrez aurreko eskabidea, iazko urteetan egin izan den moduan.
Informazioa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2016 (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)
Dokumentuaren akzioak