Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza sormena bultzatzeko diru-laguntza deialdia egin du Mikel Laboa katedrak

Dokumentuaren akzioak

Dantza sormena bultzatzeko diru-laguntza deialdia egin du Mikel Laboa katedrak

2016/06/06 06:55
Dantza sormena bultzatzeko diru-laguntza deialdia egin du Mikel Laboa katedrak

Ez Dok Amairu: Baga, Biga, Higa sentikaria. Donostia, Trinitate plaza, 1971-09-07. Argazkia: Javier Garayalde - guregipuzkoa.net CC BY-SA

Arte-sormena bultzatzeko EHUko Mikel Laboa katedrak urtero egiten duen diru-laguntzen deialdian dantza alorreko sormen lanak bultzatuko dira 2016 urtean. 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzen du Laboa katedrak, proiektuak aurkezteko epea irailaren 12 arte dago irekita, eta sorkuntza lanak abenduaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira. 

Mikel Laboa diru-laguntzak arte-sormena bultzatzeko 2016: dantza

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboa diru-laguntzen deialdia egiten du arte-sormena bultzatzeko. 

  • Aurtengo arloa: dantza.
  • Nori zuzendua: 35 urtetik beherako artista gazteei.
  • Artista bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, curriculumarekin batera.
  • Proiektua azaltzeko, txosten idatzia aurkeztuko da, nahi den luzerakoa.

Diru-laguntzak proiektuaren arabera esleituko dira, baina hautatuak konpromisoa hartzen du 2016ko abenduaren 2a baino lehen sorkuntza-lana gauzatzeko. Koreografia-lana grabaturik eskatuko da emaitza gisa, eta, horrekin batera, behin betiko txosten idatzia. Grabazioa Mikel Laboa Katedraren webgunean erakutsi ahal izango da, egiletzaren eta artisten aipamen esplizituarekin.

Balioetsiko dena hauxe da:

  • Proiektuaren originaltasuna eta asmo artistikoa.
  • Artistaren curriculuma.

Diru-laguntza bat emango da arlo bakoitzean, 3.000 eurokoa. Hautatuari irailaren 30a baino lehen emango zaio 1.000 euroko lehenengo zatia, eta lana gauzaturik aurkeztean gainerako 2.000 euroak.

Datak eta informazioa

  • Eskariak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 12ra arte.

  • Proiektuak honako helbide honetara bidaliko dira: Mikel Laboa Katedra. Carlos Santamaria Zentroa, B2 bulegoa. UPV/EHUren Gipuzkoako Campusa. 20018 Donostia.
  • Epaimahaiaren erabakia: 2016ko irailaren 30a baino lehen.
  • Sorkuntza-lana aurkezteko epea: 2016ko abenduaren 2ra arte.
  • Mikel Laboa Katedraren atarian argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa eta deialdiaren urratsen berri: http://www.ehu.eus/laboakatedra
  • Sariaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: juankruz.igerabide@ehu.eus

InformazioaMikel Laboa diru-laguntzak arte-sormena bultzatzeko 2016: dantza (Mikel Laboa Katedra)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.