Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko ezpata-dantza Folklore Azokan estreinatuko da

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko ezpata-dantza Folklore Azokan estreinatuko da

2016/05/19 07:15

Asteburu honetan, maiatzaren 21ean eta 22an ospatuko da Portugaleteko XI. Folklore Azoka. Elai Alai taldeak Portugaleteko ezpata-dantza sortu berria estreinatuko du igandean, azokaren testuinguruan. Portugaleten, XVII. mendean, Corpus Christin ospakizunean dantzak izaten zirela erakusten dute agiri zaharrek eta testigantza horietatik abiatuta abiatu dute ezpata-dantza. Estreinaldia Folklore Azokan izango bada ere, litekeena da hurrengo urteetan festa egutegian txertatzea.

Ohi bezala, larunbat eta igandez folklore alorreko bilgune bilakatuko dira herriko merkatua eta inguruak. Elai Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tailerrak, artisauak... izango dira azokan, eta igandean, Portugaleteko ezpata-dantzaren estreinaldia egingo da.

Portugaleteko XI. Folklore Azoka

Maiatzak 21, larunbata

11:00 Azokaren ateak zabalduko dira.

12:30 Musika tresnen haurren eskulantegia.

12:30 XI. Folklore Azokaren Inaugurazio Ofiziala. Bizkiako dultzaineeoak Birakari Sestaoko Erraldoien Elkartea. 

14:00 Larrain dantza.

18:30 Musika tresnen haurren eskulantegia.

18:30 Ume dantzarien emanaldia.

  • Elai Alai dantza taldea
  • Berriztasuna dantza taldea
  • Ikusgarri dantza taldea

19:30 Erromeria maisuarekin Aiko taldea.

22:00 Kantak eta gaueko jai giroa Iruñako Jarauta txarangarekin. 

Maiatzak 22, igandea

11:00 Azokaren ateak zabalduko dira.

11:30 Portugaleteko ezpata-dantza.

  • 11:30 Hasiera hornidura azokan. Segizioa Santa Maria kaletik Elizako Landara igoko da.
  • 12:00etan Portugaleteko ezpata-dantza dantzatuko da Elizako Landan. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimua landatuko da Elizako Landako lorategian. 
  • 12:45 Itsasadar ingurura kalean behera jeitsi eta han itsasoko jendea omenduko da. 
  • 13:00 Udaletxe aurreko plazara desfilea. Udaletxe aurrean bigarrenez dantzatuko dute Portugaleteko ezpata-dantza.

12:00 Kontzertu bateratua: Udal Musika Banda eta Barakaldoko Udal Txistu Bandak.

12:30 Musika tresnen eskulantegia.

13:00 Kontzertua: Elai Alaiko Orfeoia.

14:00 Euskal dantzak: Portugaleteko habanerak eta larrain-dantza.

18:00 Musika tresnen eskulantegia.

19:00 Kontzertua: Folketan.

20:00 XI. Folklore Azokaren amaiera. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.