Orain arteko ekarpenak
Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran
2017/03/22
Ingalaterrako Cambridgeshireko Fens eskualde zingiratsuan ohikoa da erratz-dantza egitea, morris dantzekin batera. XX. mende hasieran desafio-dantza gisa egiten zen, bereziki uzta-hasierako Plough Monday jaialdian. Gerora, hainbat ekitalditan dantzatu izan da The Broom Dance edo erratz-dantza, ...
Trisha Brown hil da
2017/03/21
Trisha Brown, dantza garaikidearen eta posmodernoaren XX. mendeko errreferentziazko dantzari eta koreografo nagusietako bat hil berri da. Dantzaren eta arte garaikidearen alorrean egindako ekarpenengatik, maila goreneko sortzaileen parean dago, eta bere izena Marta Graham, Merce Cunningham, edota ...
Karmen Etxalarkoa pastorala egingo dute Etxalarren irailean
2017/03/06
Ehun lagundik gora igoko dira oholtza gainera, Prosper Merimeeren Carmen nobelan oinarritutako Karmen Etxalarkoa pastorala ematera. Gerardo Mungiak idatzi du gidoia, eta Pantxika Urruty ari da zuzendari lanetan. Oro har, ez da ohikoa izaten Zuberoatik kanpoko herritarrek prestatzea pastoral bat. O...
Euskal konpainiek osatuko dute Dferia 2017ko partaidetzaren erdia
2017/03/02
Martxoaren 6tik 9ra egingo da Donostian Dferia, arte eszenikoen sektoreko profesionalen topalekua. Urteroko moduan, programatzaile eta kazetariek hainbat konpainiaren lanak eta estreinaldiak ikusi ahal izango dituzte hiriko zenbait antzokitan. Tartean izango dira hainbat euskal konpainia: Ertza, La...
Dresden Frankfurt Dance Companyren koreografia eta musika trilogia Arriagan
2017/02/24
Jacopo Godanik zuzenduta, Dresden Frankfurt Dance Companyk koreografia eta musika trilogia ikusgarria eskainiko du Arriaga Antzokiko agertokian. Jacopo Godani mundu osoko koreografo garrantzitsuenetakoak hartu du bere ardurapean William Forsythe dantzaren mitoaren eta aurreko zuzendariaren konpa...
Hainbat inauteritako pertsonaiak bilduko dira Olatzagutian
2017/02/22
Otsailaren 25ean, inauteri larunbatez, ospatuko dute Olatzagutian bertako inauteria berriz egiten duela 25 urte hasi zirela, eta zenbait herritako inauterietako ordezkariek hartuko dute parte ospakizunetan: Zalduondo, Altsasu, Urdian, Unanu eta Navalosa (Avila). Beraz, Olatzagutiko zamarroekin ...
Danzalava formazio-proiektuko tailerrak otsailean hasiko dira
2017/02/20
Europa mailan ibilbide sendoa egindako irakasleek emango dituzte heldu diren hilabeteetan Danzalava formazio-programako tailerrak. Otsailetik ekainera egingo dira tailerrok, eta irakasleen artean dira Iñaki Azpillaga eta Victoria P. Miranda euskaldunak. Daniel Abreu eta lehen saioa emango duen Gui...
Jean Pitrau pastoralean oinarritutako Ohitzeberri ikuskizuna Arriagan
2017/02/17
Iazko udan estreinatutako eta Pier-Paul Berzaitzek idatzitako Jean Pitrau pastorala da ikuskizunaren oinarria, haren hamabi jelkaldi edo eszenarekin osatu baitute hezurdura. Atharratze-Sorholüzen estreinatu zen pastorala 2016ko uztailean, eta Jean Pitrau nekazarien eskubideen alde lan egin zuen l...
Hartzaro festibala 2017
2017/02/15
Otsailaren 18tik 28ra egingo da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean.
Honetarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, ...
Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik
2017/02/14
Eztabaida sortu da Galiziako gobernuak Fitur azokan aurkeztu duen galiziar dantzen eredua dela-eta. Zenbaitek zalantzan jarri dute egindako dantzak galiziar kulturaren erakusgarria ote diren. Musika, jantziak eta dantzaera hartu dituzten jomugan hainbat erabiltzailek. Turgalicia Galiziako turismo ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da
2022/03/26
Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.
Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2022/03/16
Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:
Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
2022/01/05
Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?
Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia
2022/01/04
2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
2021/10/22
Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!
Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!
Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!
Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
2021/06/03
Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm