Dokumentuaren akzioak
Hernaniko XXII. Dantzari-festa
Datorren asteburuan egingo dira Hernaniko hogeita bigarren dantzari-festaren ekitaldi nagusiak. Larunbatean, apirilak 8, hainbat haur eta gazte taldek emanaldiak egingo dute Hernaniko kaleetan. Saio nagusia berriz, igandean izango da.
Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza taldeak bildu dituzte antolatzaileek, eta goiz osoan zehar izango dira emanaldiak. Eguerdian talde guztiak elkartuko dira Hernaniko plaza nagusian, eta arratsaldean erromeria egingo da. Aste osoan ikusgai dago jantzi tradizionalen erakusketa bat Biteri kultur etxean, eta ostiralean Ramon Garciak baserritar jantziei buruzko hitzaldia emango du.
Egitaraua
Apirilaren 3tik 8ra, 17:00 - 20:00 bitartean
Euskal jantzien erakusketa, Biteri kultur etxean (Sukaldeko gelan). Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.
Apirilaren 6a, osteguna
- 19:00, Hitzaldia: Baserritarren janzkerak, Biteri kultur etxean
Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea)
Apirilaren 8a, larunbata
- 11:30, Ttarla taldeko dantzari txikien irteera eta emanaldia, erdiguneko kaleetan (euria egingo balu, Atsegindegin)
- 17:00, Ttarla taldeko dantzari txikien irteera eta emanaldia, erdiguneko kaleetan (euria egingo balu, Atsegindegin)
Emanaldien hasieran, Hernaniko musika-eskolako txalapartariak, Hernaniko bertso-eskolako bertsolariak, eta irrintzilariak ariko dira.
Dantza taldeak:
-
Arkaitz, Añorga
-
Astigar, Astigarraga
-
Begiraleak, Donibane Lohizune
-
Egape, Urnieta
-
Ereintza, Errenteria
-
Eskola, Donostia
-
Ibarla-Meaka, Irun
-
Trebeska, Donostia
-
Ttarla, Hernani
Dantza talde guztiek hasieran agurra dantzatuko dute, eta bukaeran fandangoa eta arin-arina.
- 19:00, Erromeria, Jeiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin, (euria egingo balu Atsegindegin)
Apirilaren 9a, igandea
- 10:45, Kalejira Hernaniko kaleetan zehar, eta dantza ekitaldia, Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (euria egingo balu, Biteri kultur etxeko areto nagusian )
- 13:15, Plaza nagusian, talde guztien emanaldia: agintariena, agurra, dantza-jauziak, fandango eta arin-arin, eta bukatzeko, larrain-dantza
- 14:30, Dantza-talde eta musikari gutzien arteko bazkaria, Atsegindegin.
- Bazkal ostean: erromeria eta omenaldia.
Partaideak
Araba
-
Adurtza, Gasteiz
Bizkaia
-
Alkartasuna, Bermeo
-
Arriskugarri, Sestao
-
Salleko, Sestao
Gipuzkoa
-
Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa
-
Hernaniko musika eskola
-
Ttarla, Hernani
-
Arkaitz, Añorga
-
Ereintza, Errenteria
-
Eskola, Donostia
-
Ibarla Meaka, Irun
-
Goizaldi, Donostia
-
Kemen, Irun
-
Trebeska, Donostia
Lapurdi
-
Begiraleak, Donibane Lohizune
-
Oldarra, Miarritze
Nafarroa
-
Basakaitz, Iribas
-
Rocamador, Zangotza
Nafarroa Beherea
-
Garaztarrak, Donibane Garazi
Zuberoa
-
Errege Txopitak, Larraine
Dokumentuaren akzioak