Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzertiko sarbide probetan izena emateko epea zabalik

Dokumentuaren akzioak

Dantzertiko sarbide probetan izena emateko epea zabalik

2017/04/27 08:10
Dantzertiko sarbide probetan izena emateko epea zabalik

Dantzerti eta EIO, Tolosa, 2017-04-22. Argazkia: Oier Araolaza - CC BY-SA

Irekita dago Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan, 2017-2018 ikasturterako sarrera-frogetan izena emateko epea. Maiatzaren 26 arte egongo da irekita eta, ikaslegaiek zenbait froga teoriko eta praktiko pasa beharko dituzte, behin eskaerak onartuta.

Eskaera egiteko baldintzak

  • Batxilergo-titulua izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi-mailako arte-ikasketetan sartzeko ezarritako betekizun akademikoen ordezko heldutasun-proba gainditzea edo lanbide-heziketako goi-mailako prestakuntza-zikloak egiteko sarbide-probaren zati amankomuna gainditzea.

Izen-ematea, ikastegiak eta probak

  • Izena emateko epea: 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 26ra.
  • Izena emateko tokia: Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola (Ibarrekolanda Plaza 1, Bilbo)

Sarbide proban izena emateko eskabidea

Informazioa: Dantzerti

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.