Orain arteko ekarpenak
Hernaniko XXII. Dantzari-festa
2017/04/04

Datorren asteburuan egingo dira Hernaniko hogeita bigarren dantzari-festaren ekitaldi nagusiak. Larunbatean, apirilak 8, hainbat haur eta gazte taldek emanaldiak egingo dute Hernaniko kaleetan. Saio nagusia berriz, igandean izango da.
Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza taldeak bildu ditu...
Jean Michel Guilcherrek euskal dantzarioi utzi digun ondarea
2017/03/29

Euskal dantzei buruz, 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburukotea (700 orr.), Ipar Euskal Herriko dantzen bibliatzat jo izan dute ikertzaile eta dantza-maisuek, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzak ezagutzeko iturri oparo eta agor...
Jean Michel Guilcher hil da
2017/03/28

Jean Michel Guilcher hil da 102 urterekin, euskal dantzaren ezagutzarako funtsezko ikertzaileetako bat. Bere ibilbide profesional osoa dantza tradizionala ikertzeari eman zion, eta 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen egin zituen ikerketak...
Aita Donostiaren folklore oharren liburua mahai-inguru batekin aurkeztuko da
2017/03/27

Mahai-inguru batekin aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak bihar, martxoak 28, Aita Donostiaren Obra Osoaren X. alea Notas del folklore lana. Dagoeneko sarean eta denon eskura zegoen Aita Donostiaren etnomusikologia eta folklore lanen bilduma osatzera dator 10. ale hau.
Ohar soltez osatutako ...
Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran
2017/03/22

Ingalaterrako Cambridgeshireko Fens eskualde zingiratsuan ohikoa da erratz-dantza egitea, morris dantzekin batera. XX. mende hasieran desafio-dantza gisa egiten zen, bereziki uzta-hasierako Plough Monday jaialdian. Gerora, hainbat ekitalditan dantzatu izan da The Broom Dance edo erratz-dantza, ...
Trisha Brown hil da
2017/03/21

Trisha Brown, dantza garaikidearen eta posmodernoaren XX. mendeko errreferentziazko dantzari eta koreografo nagusietako bat hil berri da. Dantzaren eta arte garaikidearen alorrean egindako ekarpenengatik, maila goreneko sortzaileen parean dago, eta bere izena Marta Graham, Merce Cunningham, edota ...
Karmen Etxalarkoa pastorala egingo dute Etxalarren irailean
2017/03/06

Ehun lagundik gora igoko dira oholtza gainera, Prosper Merimeeren Carmen nobelan oinarritutako Karmen Etxalarkoa pastorala ematera. Gerardo Mungiak idatzi du gidoia, eta Pantxika Urruty ari da zuzendari lanetan. Oro har, ez da ohikoa izaten Zuberoatik kanpoko herritarrek prestatzea pastoral bat. O...
Euskal konpainiek osatuko dute Dferia 2017ko partaidetzaren erdia
2017/03/02

Martxoaren 6tik 9ra egingo da Donostian Dferia, arte eszenikoen sektoreko profesionalen topalekua. Urteroko moduan, programatzaile eta kazetariek hainbat konpainiaren lanak eta estreinaldiak ikusi ahal izango dituzte hiriko zenbait antzokitan. Tartean izango dira hainbat euskal konpainia: Ertza, La...
Dresden Frankfurt Dance Companyren koreografia eta musika trilogia Arriagan
2017/02/24

Jacopo Godanik zuzenduta, Dresden Frankfurt Dance Companyk koreografia eta musika trilogia ikusgarria eskainiko du Arriaga Antzokiko agertokian. Jacopo Godani mundu osoko koreografo garrantzitsuenetakoak hartu du bere ardurapean William Forsythe dantzaren mitoaren eta aurreko zuzendariaren konpa...
Hainbat inauteritako pertsonaiak bilduko dira Olatzagutian
2017/02/22

Otsailaren 25ean, inauteri larunbatez, ospatuko dute Olatzagutian bertako inauteria berriz egiten duela 25 urte hasi zirela, eta zenbait herritako inauterietako ordezkariek hartuko dute parte ospakizunetan: Zalduondo, Altsasu, Urdian, Unanu eta Navalosa (Avila). Beraz, Olatzagutiko zamarroekin ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.