Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
Bereziak dira aurten maskaradak Zuberoan. Gertaera latzak tarteko, 2011an emanaldi erdiak eginda eten ziren, eta 2012rako aurreikusitakoak ere hasi aurretik bertan behera geratu ziren. Baina azkenean, Xiberoko Ikastoletako ikasle Ohiek antolatu dituzte, eta apirila eta maiatzerako bost emanaldi antolatu dituzte. Hauek dira datak:
- Apirilak 8, igandea: Hoki
- Apirilak 15, igandea: Muskildi-Urdiñarbe
- Apirilak 22, igandea: Barkoxe
- Apirilak 29, igandea: Lexantzü
- Maiatzak 6, igandea: Gamere-Zihiga
Azken maskaradak Gamere-Zihigan eskainiko dira, baina maskaradariek hurrengo igandean, maiatzaren 13an, Senpereko lakuaren inguruan egingo dute azken agerraldia. Herri Urrats ospatzen da egun horretan Senperen, eta antzirari itzulia egingo diote maskaradariek beste milaka euskaltzalekin batera. Arratsaldeko ofizioen emanaldirik ez da izango ordea Senperen.
Iturria: Xiberoko Botza
Iturria: Xiberoko Botza
Dantzan