Orain arteko ekarpenak
Mikel del Valle, Beti Jaia Alai eta Kukai Arriaga antzokiko denboraldi berrian
2018/06/11
Bilboko Arriaga antzokiak denboraldi berriko programazioa aurkeztu du. 2018ko abuztutik 2019ko ekainera arte eskainiko dituen ikuskizunak askotariko ikus-entzuleei zuzenduta daude . Dantzez, musika-emanaldiez, antzerkiaz, kontzertuez, operaz eta lirikaz, zirkuaz, zartzuelaz... gozatzeko aukera...
Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute
2018/06/07
Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko izen-ematea irekita dago 2018ko irailaren 15era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat taldek parte hartzen dute. ...
Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka
2018/05/29
Datorren ekainaren 9an eta 10ean izango da Elai Alai Kultur elkarteak antolatzen duen aurtengo Folklore Azoka . Portugaleteko merkatuan Euskal Herriko eta inguruetako folklorearekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dira. Horrekin batera Portugaleteko alde zaharra alaitu dute ...
Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera
2018/05/28
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak . Dantzari dagokionez, ikusle kopuru baxuenetakoa eta, aldiz, parte hartzaile gehien dituen jardueretakoa dela ondorioztatu du ikerketak. ...
Aranzadik bi asteko kultur antropologia ikastaroa antolatu du Luzaiden
2018/05/24
Aranzadi Zientzia elkarteak ekainaren 17tik 29ra kultur antropologia ikastaroa antolatu du Nafar Pirinioetan. Antropologia Kulturala eta Etnografiaren alorreko jakintzak praktikoki ezagutu eta lantzeko interesa duen orori zuzenduta dago ikastaroa. Ohiko usadioetara eta bizitza tradizionalera hu...
Galdakaoko, Oñatiko eta Eltziegoko dantzariak izango dira Hondarribia dantzan jaialdian
2018/05/22
Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da Hondarribia dantzan jaialdia . Egun nagusian , larunbatean , Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko , Oñatiko Oñatz dantza taldeko eta Eltziegoko dantzarien eman...
Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari da Beti Jai Alai dantza taldea
2018/05/17
Igande honetan emango du ETBk Beti Jai Alai 50 urte dokumentala. 50 urte bete berri ditu Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak, zehazki, apirilaren 21ean. Urteurren biribila ospatzeko ekintza bereziz bete dute aurtengo urtea, tartean, Filmak Produkzioak-ek taldearen ibilbidea jasotzen duen dokum...
20 dantza konpainia izango dira Leioako Umore Azokan
2018/05/16
Larrua, Tio Teron, Elirale, Krego-Martin eta Lasalaren estreinaldiak, eta horrez gain Amaia Elizaran, Amico Teatro, Input konpainia, Organik, Bilbobasso, Chey Jurado, Node Akziona!, Kolektibo Baakai Katiuska, Los Moñekos, Hermanas Gestring, Andoni Aresti Dantza Eskola, Denis Santacana eta Fundación...
Nafarroako Karlos III gurutzea jaso dute Juan A. Urbeltzek eta Marian Arregik (hilondokoa)
2018/05/12
Nafarroako lehendakari Uxue Barkoxen eskutik jaso du Karlos III gurutzea Juan Antonio Urbeltzek bere eta Marian Arregi zenaren izenean. Argia dantzari taldeko zuzendariek folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasnmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga azpim...
Dantza nazioartera ateratzeko diru-laguntza deialdia egin du Etxeparek
2018/05/10
Etxepare Euskal Institutuak arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu. Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian maiatzaren 4an argitaratu da deialdia .
Dantza konpainia profesionalak nazioa...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/23
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.