Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera

Dokumentuaren akzioak

Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera

2018/05/28 09:40
Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera

Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak. Dantzari dagokionez, ikusle kopuru baxuenetakoa eta, aldiz, parte hartzaile gehien dituen jardueretakoa dela ondorioztatu du ikerketak.

Praktikatzen den jarduera kultural kreatiboaz galdetuta, gehien agertzen dena musika tresna bat jotzea da eta bigarrena dantza. Galdetutakoen %20ak kultur-jarduera bat praktikatzen du, horietatik %33k musika tresna bat jotzen dute eta %25k dantza egiten du. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean, jarduera kultural bat praktikatzen dutenenen erdia baino gehiago musikan eta dantzan aritzen dira. Emakumeen kasuan dantza da gehien praktikatzen den kultur-jarduera, %34.

Zenbaitetan dantzari buruzko datuak ezkortasunez irakurtzen direla aipatu du Oier Araolazak twitteren. Berriako artikulua jarri du adibide:  "Urte betean dantza pieza bakar bat ikusi gabeak dira galdekatutakoen %85, eta beste hainbeste operarik ikusi gabeak ere." Nahiko antzeko datua duen bertsolaritzaz (%81ek ez duela bertso saiorik ikusi), aldiz, irudi positiboan ematen da: %19 joan dela gutxienez bertso saio batera. 

Irakurketa horrek gure kulturan dagoen dantzarekiko gutxiespena jartzen du agerian Araolazaren iritziz. Hiru arrazoi eman ditu gutxiespen hori nondik datorren azaltzeko: dantza kontsumitu beharrean praktikatu egiten dela, ez berbazko kultur-jarduera dela eta gehienbat emakumeak aritzen direla. Kultur irismena hartzaile izatearekin lotzen da batik bat, baina praktika ere irismena da, eta eraginkorragoa entzule/ikusle izatea baino. Praktika datuak ez dira nabarmentzen, baina hor daude: jardueraren batean ari direnen %25 (4tik 1) dantzan ari dira. Euskal kulturgintzan hizkuntza, euskara, erdigunean jarri da eta ondorioz, ez berbazko kultur-jarduerak, eskaintzen diegun atentzioari eta balioari dagokionez, bazterrean utzi ditugu. Soziometroak dio kultur jardueraren batean dabiltzan emakumeen %34 (3tik 1) ari dela. "Dantza praktika femeninotzat kategorizatuta dago eta ondorioz sistematikoki gutxiesten da", dio Araolazak. 

Informazioa: Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroa -Kultura-

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.