Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 20 dantza konpainia izango dira Leioako Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

20 dantza konpainia izango dira Leioako Umore Azokan

2018/05/16 09:50

Larrua, Tio Teron, Elirale, Krego-Martin eta Lasalaren estreinaldiak, eta horrez gain Amaia Elizaran, Amico Teatro, Input konpainia, Organik, Bilbobasso, Chey Jurado, Node Akziona!, Kolektibo Baakai Katiuska, Los Moñekos, Hermanas Gestring, Andoni Aresti Dantza Eskola, Denis Santacana eta Fundación Fidias-en dantza ikuskizunak. Dantza eskaintza oparoa dakar berriz ere Leioako Umore azokak. Antzerkia, dantza, zirkua eta umorea izango dira nonahi maiatzaren 17tik 20ra Leioan egingo den Umore Azokan; 4 egunez agertoki erraldoi bilakatuko da Leioa. Azokan parte hartuko duten 40 konpainiek 100 emanaldi eskainiko dituzte; konpainia horien erdiak dantza-konpainiak dira.

Sorkuntza sektorearen ikuspuntutik, Leioako Umore Azokak Euskal Herriko Kaleko Arteen funtsezko erreferentzia izaten jarraitzen du. Euskal Herriko ia konpainia guztiek orain arte ikusi gabeko ikuskizunak ekarriko dituzte Leioako kaleetara. Dantza estreinaldiak izango dira, besteak beste, dantza garaikidea eta break dancea uztartzen dituen Proyecto Larruaren Ozkol; Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua; Eliraleren Bihotz2 proposamena, Krego-Martin Danzaren Moliendo cafe lana eta Lasalaren Microclimate, IU eta Female ikuskizunak.

Hemen zerrendatu dizkizuegu Umore Azokan izango diren dantza ikuskizunen ordutegiak egunez egun eta konpainia eta emanaldi bakoitzaren inguruko xehetasunak.

Maiatzak 17 osteguna

  • Amaia Elizaran (Euskal Herria): "Pool", 19:00etan eta  21:30ean Udaletxeko plazan.
  • Amico Teatro (Euskal Herria): “Amico on the beach” 19:30ean, Boulevard Udondon.
  • Input konpainia (Euskal Herria): “Un.Y.Dos”, 19:30ean Udaletxeko plazan.
  • Elirale Dantza Konpainia (Euskal Herria): “Bihotz2″, 20:00etan Udaletxeko plazan. eta maiatzaren 18an, ostirala, 20:30ean Pinoloson.
  • Organik (Euskal Herria): “Malditas”, 22:00etan San Juan Bautista plazan.
  • Cie. Bilbobasso (Frantzia): “Amor”,  23:00etan Boulevardean.
  • Lasala (Euskal Herria): “Microclimate”, 23:30ean Errekalde plazan.

Maiatzak 18 ostirala

  • Krego-Martín Danza (Euskal Herria): “Moliendo café”, 18:30ean eta Boulevardean.
  • Chey Jurado (Extremadura): “Agua”, 19.00etan Udaletxeko plazan.
  • Node Akziona! (Euskal Herria): “Tria”, 20:00etan Ondizen.
  • Input konpainia (Euskal Herria): “Un.Y.Dos” , 20:30ean Udaletxeko plazan.
  • Amico Teatro (Euskal Herria): “Amico on the beach”, 20:30ean Boulevard Udondon.
  • Elirale Dantza Konpainia (Euskal Herria): “Bihotz2″, 20:30ean Pinoloson
  • Kolektibo Baakai Katiuska (Katalunia/Euskadi): “egurRa”, 20:30ean Boulevadean.
  • Los Moñekos (Katalunia): “We-ding!”, 20:30ean San Juan Bautista plazan.
  • Hermanas Gestring (Andaluzia): “Good Girl”, 21:00etan Udaletxeko plazan.
  • Lasala (Euskal Herria): “Female”, 21:30ean Ondizen.
  • Lasala (Euskal Herria): “IU”, 22:00etan Ondizen.
  • Cie. Bilbobasso (Frantzia): “Amor”, 23:30ean Boulevardean.

Maiatzak 19 larunbata

  • Krego-Martín Danza (Euskal Herria): “Moliendo café”, 13:30ean Boulevardean.
  • Proyecto Larrua (Euskal Herria): “Ozkol” , 18:00etan Udaletxeko plazan.
  • Los Moñekos (Katalunia): “We-ding!”,  18:30ean San Juan Bautista plazan.
  • Hermanas Gestring (Andaluzia): “Good Girl”, 19:00etan Udaletxeko plazan.
  • Chey Jurado (Extremadura): “Agua”, 20:00etan Udaletxeko plazan.
  • Tio Teronen Semeak (Euskal Herria): “Festamentua”, 20:00etan Errekalde plazan.
  • Andoni Aresti Dantza Eskola (Euskal Herria), 20:00etan Errekalde plazan.
  • Denis Santacana dantza konpainia (Euskal Herria): “Encuentros”, 20:30ean Pinosolon.
  • Node Akziona! (Euskal Herria): “Tria”, 21:30ean Ondizen.
  • Fundación Fidias (Euskal Herria): “Better together”, 21:30ean Errekalde plazan.
  • Kolektibo Baakai Katiuska (Katalunia/Euskadi): “egurRa”, 22:00etan Boulevadean.
  • Organik (Euskal Herria): “Malditas”, 22:00etan San Juan Bautista plazan.
  • Cie. Bilbobasso (Frantzia): “Amor”, 23:00etan Boulevardean.

Maiatzak 20 igandea

  • Fundación Fidias (Euskal Herria): “Better together”, 12:30ean Jose Ramon Aketxe plazan.
  • Andoni Aresti Dantza Eskola (Euskal Herria), 13:00etan Errekalde plazan.
  • Denis Santacana dantza konpainia (Euskal Herria): “Encuentros”, 13:45ean Pinosolon.
  • Proyecto Larrua (Euskal Herria): “Ozkol”, 14:45ean Pinosolon.

 

Ikuskizunak

Amaia Elizaran (Euskal Herria): "Pool"

Maiatzak 17, osteguna, 19:00etan eta  21:30ean Udaletxeko plazan.

Likidoa materiaren egoera bat da, forma zehatzik ez duena. Erraz aldatzen da, eta hura daukan ontziak baino ez du definitzen. Giza gorputzaren % 70 da ura. Zerk definitzen gaitu? Non dago bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik ezberdin egiten gaituena? Inguruneak nahierara eraman ohi dituen gizabanakoak gara, baina gaitasuna dugu horri aurre egiteko eta biziraupenerako beste bide batzuk ikertzeko. Xabier Zeberio musikariak eta Amaia Elizaran dantzariak osatzen duten bikoteak musika eta dantza uztartzen ditu, bien arteko inprobisazioetatik sorturiko koreografia- eta musika-hizkuntza baten bila.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Antzezleak: Amaia Elizaran, Xabier Zeberio
  • Jantziak: Xabier Mujika

 

Amico Teatro (Euskal Herria): “Amico on the beach”

Maiatzak 17, osteguna, 19:30ean eta maiatzak 18, ostirala, 20:30ean Boulevard Udondon.

Ion Amico eta Txori Amico berriz ere murgil­tzen dira keinuen eta mugimenduaren hiz­kuntzan, eta ikuskizun freskagarri bat eskain­tzen digute, 5 eta 105 urte bitarteko gazteei zuzendua. Musika eta umorea datoz bi lagun bitxi hauekin batera; euren opor berezietan dibertitzen dira hainbat pertsonaia izatera jolastuz: Toni Manero, surflariak, hondartzako sorosleak, boxeolariak, gizaigelak, marinelak, igeriketa sinkronizatuko erreginak… Let´s dance!

  • Sorkuntza, zuzendaritza, antzezleak: Txori García Uriz, Ion Barbarin

 

Input konpainia (Euskal Herria): “Un.Y.Dos”

Maiatzak 17, osteguna, 19:30ean eta maiatzak 18, ostirala, 20:30ean Udaletxeko plazan.

Gizarte-izakiak gara, ez dago ni-rik beste norbait gabe. Sortzen eta desegiten ditugun harremanei esker bizi gara: irakasten digute, eta pertsona gisa eraikitzen gaituzte. Denek bukaera daukate, baina ba al dakigu agur esaten unea iristen denean? Bikote honek bere intimitate-mundura eroaten gaitu; han, dena ez da perfektua, eta gauzak ez dira beti gertatzen nahiko genukeen moduan.

  • Ideia eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai
  • Antzezleak: Natalia García, Aiala Etxegarai
  • Musika: Tiki (Sigur Ros)

 

Denis Santacana dantza konpainia (Euskal Herria): “Encuentros”

Maiatzak 19, larunbata, 20:30ean eta maiatzak 20, igandea, 13:45ean Pinosolon.

Jendearen artean galduta, ikusi dut neure oinetan geratu den marrazki adarkatua. Kopa bete, eta begirada itzuli diot islari. Errealitate paralelo bat irudikatu dut: bertan, figura horrek bestelako erabakia hartu du. Disimuluan, likidoa isuri dut, eta marrazkia berriro aldatu da. Mentalki, neure mugimendu guztiak desiratzen; ekintza txiki bakoitzak, erabaki bakoitzak, topaketa bakoitzak… hamaikatxo bideren hasiera ekar dezakeen ideiarekin obsesionatuta. Kopa jaitsi, eta neure burua ikusi dut berriro hasierako puntuan. Zein da erabaki zuzena? Agian, bada garaia mareak eraman gaitzan uzteko.

  • Zuzendaritza: Denis Santacana
  • Koreografia, antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernández
  • Jatorrizko musika: Víctor Guadiana

 

Elirale Dantza Konpainia (Euskal Herria): “Bihotz2″

Maiatzak 17, osteguna, 20:00etan Udaletxeko plazan eta maiatzak 18, ostirala, 20:30ean Pinoloson.

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian? Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera? Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak? Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga? Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da.

  • Antzezleak: Chloé Sindéra, Oihan Indart
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Musika konposaketa: Manu Matthys
  • Jantziak: Marion Morin, Anastasia Pasquine
  • Laguntzaile teknikoa: Aitz Amilibia

 

Krego-Martín Danza (Euskal Herria): “Moliendo café”

Maiatzak 18, ostirala, 18:30ean eta maiatzak 19, larunbata, 13:30ean Boulevarden.

Pieza hau 1990ean sortu zuten Bego Kregok, Inés Uriartek eta Cristina Quijerak, “Con buen pie” konpainiaren sortzaileek (Euskadin sortutako dantza garaikideko lehenengo konpainietako bat). Madrilgo Koreografia Lehiaketan aurkeztu zuten, arrakasta handiz, eta geroago eskaini dute Euskadiko zenbait agertokitan; konpainiaren piezarik adierazgarrienetako bat bilakatu da. 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak berreskuratu du pieza, freskotasuna eta dibertimendua ekartzeko gaur egungo dantzaren egoerari, eta kalera eramateko, hura baita haientzako agertokirik egokiena, eskaintzen duen publikoarekiko zuzeneko lotura irekiari esker. María Martin, Natalia García eta Pilar Andrés dantzariek berrinterpretatuko dute pieza hau, euren pertsonalitate eta koreografia-hizkerekin, umorearen ikuspegitik eta musika-konposizio unibertsal honen bertsioez eta irratiko iragarki laburrez osatutako soinu-bandarekin.

  • Koreografia: Bego Krego eta antzezleak
  • Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
  • Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, María Martín
  • Musika eta konponketak: Marc Cano, Kike Mora
  • Jantziak: Juli, Trisul

 

Lasala (Euskal Herria): “Microclimate”

Maiatzak 17, osteguna, 23:30ean Errekalde plazan.

Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanakoa errealitate komun batean bizi da, baina, aldi berean, mikromundu txikietan, norberaren patroi eta atmosfera-prozesu pertsonalak dauzkatenak. “Microclimate” ikuskizunean, atmosfera bakar eta pertsonala sortzen da, non plazera itzaletan aurkitzen baita eta kontenplazioaren gozamenera gonbidatzen baita, zirrararen oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Agustín Martínez, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Haendel, Deep Frieze, Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic, Marika Hackman, Thomas Köner

 

Lasala (Euskal Herria): “Female”

Maiatzak 18a, ostirala, 21:30ean Ondizen.

“Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate”: Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Paula Parra
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika, KIONITA-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic

 

Lasala (Euskal Herria): “IU”

Maiatzak 18, ostirala, 22:00etan Ondizen.

“Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate”: Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Haendel, Deep Frieze

 

Node Akziona! (Euskal Herria): “Tria”

Maiatzak 18, ostirala, 20:00etan eta maiatzak 19, larunbata, 21:30ean Ondizen.

Tria zerbait haundia egiteko jaio da baina blokeatuta dago, ezin du bere buruan dituen ideiak ulertu, laguntza behar du. Sorkuntzarako prest dago baina ez daki zein lenguaia erabili. Bere buruan irudi oso zehatz bat ikusten du, Triangelu Infinitoa, laranja eta gorria. Badaki triangeluaren eta bere artean konekzio zuzen bat dagoela. Tertzi, bere musa eta gidaria, lagunduko dio bere mandatua burutzen. Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean, bat-batean gure aurrean agertzen denean, nola jokatuko dugunaren hausnarketa.

  • Koreografia: Jaiotz Osa.
  • Aantzezleak: Jaiotz Osa y Paula Parra.
  • Eszenografia diseinua: PATIO.
  • Eszenografia egitea: Alvaro Ledesma.
  • Jantziak: Xabier Mujika.
  • Ekoizpen exekutibo/banaketa: Ana Barrantes.
  • Argazkiak/bideoa: PATIO.
  • Produkzioa/komunikazioa: NODE akziona!/NODE
  • Musika/egilea/zuzendaritza: Ion Estala.

 

Organik (Euskal Herria): “Malditas”

Maiatzak 17, osteguna, 22:00etan eta maiatzak 19, larunbata, 22:00etan San Juan Bautista plazan.

Ilundu zuenerako, hantxe zeuden. Haiek albinoak, gu albinoak. Berdinak gara, baina ezberdinak gara. Joko madarikatu baten lasaitasun kezkagarria. Keinu ñimiño baina zehatzak, begirada zorrotza. Musikaren erritmoan mugitzen dira; musika ere madarikatuta dago, eta menderatu nahi gaitu. Haren kontra borrokatuko gara, edo harekin bat egin… Eta umore madarikatuak bere jokaldia egiten du. Denok gaude madarikatuta, eta handik aurrera denetik gerta daiteke.
Kaleko dantza, Alberto Saavedra eskultorearen “Los niños malditos” (ume madarikatuak) obran inspiratutako gaueko ikuskizun bat.

  • Sorkuntza: Natalia Monge eta antzezleak
  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Antzezleak: Bego Crego, Mirian K. Martxante, Helena Golab, María Martín, Natalia Monge

 

Proyecto Larrua (Euskal Herria): “Ozkol”

Maiatzak 19, larunbata, 18:00etan Udaletxeko plazan eta maiatzak 20, igandea, 14:45ean Pinosolon.

Umore Azokaren 2016ko Artista/Ikuskizun berri Onenaren Saria irabazitako “Larrua” obraren ondoren, Larrua Proiektuak kaleko pieza berri bat estreinatu du; horretan ere, ikertzen jarraitu dute bi gorputzen erreakzio fisikoaren inguruan, azalaren ukimen etengabearen bidez, ukiguneak bilatuz fisikoaren eta emozionalaren artean eta proiektuaren zuzendariak datozeneko bi diziplinen artean: break dance eta dantza garaikidea.

  • Zuzendaritza: Jordi Vilaseca
  • Antzezleak: Aritz López, Jordi Vilaseca
  • Musika: Luis Miguel Cobo

 

Tio Teronen Semeak (Euskal Herria): “Festamentua”

Maiatzak 19, larunbata, 20:00etan Errekalde plazan.

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

  • Koreografia: Aritz Salamanca / Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

 

Hermanas Gestring (Andaluzia): “Good Girl”

Maitzak 18, ostirala, 21:00etan eta maiatzak 19, larunbata, 19:00etan Udaletxeko plazan.

“Txarto, oso txarto gaude”. Bizitzaren sinfonia bat legez, aurkezten dugu zati txikietan, etapetan, banatuta dagoen obra bat: “nahiago dut ez pentsatu” goiburua duen hasiera, inguruabarrek eraman gaitzaten utzita; “canela en rama” izeneko bigarren zatia, boterearen adierazpena, orainaren jabe izatea; eta “Alerta 4”, bukaera zalantzati bat, amildegiaren ertzean ote gauden ez jakitearen beldurrez. Lehenengo saria, 2016ko Madrilgo Koreografia Lehiaketan. 2017ko Lorca Saria, dantza garaikideko emakumezko interpretatzaile onenak.

  • Koreografia, antzezleak: Greta García, Laura Morales. Hermanas Gestring
  • Musika: Samm Bennett / Gonja Sufi / Nambavan
  • Jantziak: Hermanas Gestring

 

Kolektibo Baakai Katiuska (Katalunia/Euskadi): “egurRa”

Maiatzak 18, ostirala, 20:30ean eta maiatzak 19, larunbata, 22:00etan Boulevadean.

Herri-kulturaren garaikidetasunaren aldarrikapena. Topo egiten dute sei pertsonak, bi kulturak eta gai batek: egurra. Kataluniako ball de bastons, eszena-oinarri, eta Euskal Herriko txalaparta, soinu-oinarri. Bide erdian, bastons eta makilek elkarrekin hitz egiten dute, elkarrekin lotu, elkar jo, eta soinua ateratzen dute.
Dantza, zirkua eta zuzeneko musika.

  • Ideia: Eneritz Zeberio, Oriol Escursell
  • Antzezleak: Olga Lladó, Endika Salazar, Eneritz Zeberio, Pol Aumedes, Hector Garde, Oriol Escursell
  • Jantziak: Nahia Salaberria

 

Los Moñekos (Katalunia): “We-ding!”

Maiatzak 18, osteguna, 20:30ean eta maiatzak 19, larunbata, 18:30ean San Juan Bautista plazan. 


Denok gonbidatuta zaudete; ez dago konfirmatu beharrik. Hitzordua herriko elizaren aurrean izango da, puntako orduan. Arroza ekarri, ez ahaztu! Ai eta, batez ere, esaiozue Marianori berandu ez etortzeko, mesedez! Bi emaztegaik egin dute topo, aurrez aurre, biak zuriz jantzita, eliza berean. Mariano esan duzu? Bai ba… biak pertsona berberarekin ezkontzekoak dira: Marianorekin. Lokatzetako borroka? Ez, bi emaztegai baino ez dira, senargai berberarengatik borrokan.
Reggaeton erritmoan, galtzari-eustekoa eta paramenta jantzita, bi emaztegai bizardun hauek harrapakinagatik borrokatuko dira… egongo al da ezkontzarik?

  • Zuzendaritza: Los Moñekos
  • Antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
  • Jantziak: Pronovias, Transnovias
  • Catering: Z Jones
  • Musika: “Marcha Nupcial” bertsioak, Juliette Noureddine

 

Chey Jurado (Extremadura): “Agua”

Maiatzak 18, ostirala, 19.00etan eta maiatzak 19, larunbata, 20:00etan Udaletxeko plazan.


“Sentinel” koreografiaren parte da pieza labur hau, naturaren oinarrizko lau elementuei buruzkoa: ura, lurra, sua eta airea. Uretan zentratutako laburpen honetan, hiri-dantzaren ikuspegitik deskribatzen eta interpretatzen dira oinarrizko gai hori agertzen den egoera, forma eta testura ezberdinak. Elementua, mugimendua legez, likidoa eta moldagarria izan daiteke, edo arroka bat bezain solido eta zurruna, edo gaseoso eta lurrunkorra; isur daiteke; lurrundu daiteke; bizia eman dezake, eta bizia kendu.

  • Sorkuntza, antzezlea: Chey Jurado
  • Musika: Diego Garrido

 

Cie. Bilbobasso (Frantzia): “Amor”

Maiatzak 17, osteguna, 23:00etan; maiatzak 18, ostirala, 23:30ean eta maiatzak 19, larunbata, 23:00etan Boulevardean.


Bikote bat. Urte luzeetan ezkonduta egon ondoren, denboraren ondorioak igartzen dira; samurtasuna galdu da, eta etxean sutan dago egoera. Janaria prestatu, garbitu, xurgagailua pasatu… etxeko edozein lan guduka bihurtzen da, edozein gaik piztu dezake sua. Suaren artearen eta Argentinako tangoaren arteko topaketa. Ezkonbizitzari buruzko satira aparta.

  • Antzezlanak: Delphine Dartus, Hervé Perrin
  • Teknikoa: Mathieu Dartus

 

Fundación Fidias (Euskal Herria): “Better together”

Maiatzak 19, larunbata, 21:30ean Errekalde plazan eta maiatzak 20, igandea, 12:30ean Jose Ramon Aketxe plazan.

“Pentsatzean arazoak sortzen dira, dantzan, berriz, konpondu egiten dira”. Albert Espinosa. Better together ikuskizuna Leire Radak zuzendu du, bai eta koreografia egin ere. 42 dantzari aurkeztuko dizkigute, eta hainbat belaunaldik erakutsiko digute arazoak dantzaren bitartez konpondu ahal dituztela. Fidias integraziorako eta garapen pertsonalerako fundazio bat da, eta artearen bitartez jende guztiarentzako lan bat eskaintzen digute. Bertan, dantza-estilo ezberdinak uztartzen dira, Hip-hop, Dancehall eta Jazz-funk, besteak beste. Gainera, umorea, poztasuna, ilusioa eta errespetua helaraztea du xede.
  • Zuzendaritza, dieia originala eta koreofragia: Leire Rada
  • Antzezleak: Amaia Carazo, Haritz Casares, Georgina Cuéllar, Galder de Bayo, Gaizja Dimitrov, June Encinas, Kyonik Fagiano, Maite Fernández, Leire Fernández, Laryssa Ferreira, Flavia Gálvez, Ainhoa Ganchozo, Miren González, Gisela Herrán, Henar Lamas, Uxue Lamas, Garazi López, Alfonso López, Laura Lozano, Naroa Lumbreras, Cristina Manangan, Ane Martínez, Iraitz Martínez, Rosana Miras, Athena Mojica, Jhoana Morales, Iker Morejón, James Okhions, Marina Reula, Laura Rodrigo, Nahikari Rodríguez, Oier Rodríguez, Markel Rodríguez, Imanol Ruiz, Gorka San Juan, Maialen San Juan, Aketza San Román, Andrea Serna, Andreza Silva, Yasne Vidales, Ashley Zamudio

 

Andoni Aresti Dantza Eskola (Euskal Herria)

Maiatzak 19, larunbata, 20:00etan Aldapa auditorioan eta maiatzak 20, igandea, 13:00etan Errekalde plazan.

Andoni Aresti Dantza Eskolak proposatzen duen lana nazioarte mailan ibilbide garrantzi­tsua izan duten irakasle ezberdinek disziplina anitzeko eskola gazte honetan sortutako estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozein pertsonari ere. Piezak: “Fausto”, “Tangos de Titi”, “Yachts”, “Afrobilbo Beat”, “Polonaise”, “Denok Bat”, “Kangland”, “Fandangos”, ”Orreaga”, “Izenak”, “Kanta Arina”

  • Zuzendaritza: Andoni Aresti
  • Antzezleak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak.
  • Koreografiak: Andoni Aresti, María Martín, Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Pilar Andres, Rebeca Falcón, Mª José Bayon, Alessandro Bizzi

 

Informazioa: Leioako Umore Azoka 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.