Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute

Dokumentuaren akzioak

Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute

2018/06/07 07:40
Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute

Jaialdi, Boise, 2015-08-01. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko izen-ematea irekita dago 2018ko irailaren 15era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat taldek parte hartzen dute.

2020eko Jaialdira begira, antolatzaileek nazioarteko talde kopuru murriztua aukeratuko dute bertan parte hartzeko. Aukeratutako parte hartzaileei otorduak eta bizitokia eskainiko zaizkie uztailaren 28tik abuztuaren 3ra. Parte hartzaileen erantzukizuna izango da Boiserako joan-etorriko bidaien ordutegia, ordainketa eta antolaketa egitea. Eskaera bidaltzeko azken eguna 2018ko irailaren 15a da eta Jaialdin parte hartzeko aukeratutako taldeei azaroaren 30ean jakinaraziko zaie.

Bost urtean behin dantzari talde bat gonbidatu ohi dute Jaialdira. 2015ean Iruñeko Ortzadar euskal folklore elkartea izan zen gonbidatua, 2010ean Hendaiako Mutxiko elkarteak, 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea, eta 1995 eta 2000. urteetan Arkaitz Añorgako Dantzariak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.