Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Armeniako eta Uruguaiko dantza taldeak izango dira Folklore Bizian jaialdian

2017/07/19

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da . Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independente taldea izango dira a...

Gehiago irakurri

Gainean dugu Portugaleteko Nazioarteko 43. Folklore Jaialdia

2017/07/13

Ekuadorko , Mexikoko , Txuvaxiako , Poloniako , Indiako eta Euskal Herriko dantzariak arituko dira Elai Alaik antolatutako Portugaleteko Nazioarteko jaialdian . Uztailaren 16tik 31ra Euskal Herriko zein ...

Gehiago irakurri

Generoa, tradizioa eta aldaketa Baztango mutil-dantzetan

2017/07/12

Baztango mutil-dantzen eta generoaren aferaren inguruan Oihana Otxandorenak egindako ikerketa lana argitaratu da Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra  (CEEN) aldizkariaren azken alean. Baztango mutil-dantzak eta horien inguruan sortutako gatazkak ikertu ditu Tradizioaren gainetik jauz...

Gehiago irakurri

Munduko haurrak dantzan Gauargi 2017 festibalean

2017/07/11

Bihar hasiko da Lapurdin Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senp...

Gehiago irakurri

Eltziegon Valduengo paloteadoa estreinatu dute

2017/07/10

Uztailaren 1ean Valduengo izena jarri dioten makila-dantza egin dute estreinakoz Eltziegon. Badira herrian egun esanguratsuetan dantzatzen diren bertako dantzak, Valduengo paloteadoarekin herriko errepertorioari makila-dantza bat gehitu diote. Irailaren 8an, Plazako Ama Birjinaren aur...

Gehiago irakurri

Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2017

2017/07/06

Gaur hasiko dira Euskal Herriko hainbat herritan sanfermin jaiak. Dudarik gabe, ospetsuenak Iruñekoak direla esan dezakegu, mundu osoan baitira ezagunak. Uztailaren 14ra arte dantza eta festa izango dira nonahi hiriburuan. Hemen dituzue Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldietako batzuk. Beste as...

Gehiago irakurri

Lesakako ezpata-dantzarien eskapularioak

2017/07/04

Honezkero Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako azken prestaketa lanetan ariko dira. Urte osoan ondo gordeta izan dituzten dantzarako arropak aterako zituzten ilunpetik, tartean, eskapularioak. Rafael Eneterreagak eskapulario eder horiek argazkitan jaso ditu. Lehen moja karmeldarrek egit...

Gehiago irakurri

Euskal dantzak eta katalanak lotzen dituen Villanoari buruzko ikastaroa

2017/06/19

Xuriach taldeak Villanoen inguruko ikastaroa antolatu du Bartzelonan abuztuaren 1etik 3ra. Ikastaroan antzinako dantza tradizionalaren praktikatik abiatuta, musikaren eta dantzaren oinarrizko fenomeno metrikoak eta loturak argitu nahi dituzte, dantza tradizionalaren estetikaren oinarria baitira. ...

Gehiago irakurri

Lekuz leku, dantza hiri inguruetan Abandoibarran

2017/06/16

Ekainaren 22an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta ekainaren 23an eta 24an, dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Lekuz leku jaialdiaren helburua da dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurbiltzea hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. XII. Leku...

Gehiago irakurri

Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/06/14

33.000  € aurreikusi ditu aurten ere Etxepare Institutuak dantza nazioartean zabaltzeko, baina euskal dantza tradizionalaren aurkako bazterketarekin jarraitzen du. "Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako: a)  Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako. b) Herriko festetako progr...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com