Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin

Dokumentuaren akzioak

Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin

2018/11/19 07:35
Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin

Irudia: Peter Rapp

Jonathan Burrows koreografo eta Matteo Fargion musikari estatubatuarrak Euskal Herrian izango dira Teilatupe berean programa zabalean. Azala kreazio espazioak koordinatu du mintegia Tabakalera, Bulegoa z/b eta inTACTO-rekin elkarlanean. Azaroaren 19tik 26ra bitartean arte performatiboaren inguruko emanaldi, laborategi, aurkezpen edota proiekzioak eskainiko dituzte Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek.

 TEILATU BEREAN

  • Both Sitting Duet y Body not fit for purpose

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea, jarraian solasaldia artistekin.

Non: Bulegoa z/b (Bilbo)
Noiz: azaroak 19an, 19:00etan

  •  Any Table Any Room 

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako laborategia; Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin
Non: inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz)
Noiz: azaroaren 21, 22 eta 23an

  •  Any Table Any Room

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea; Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin.
Non: inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz)
Noiz: azaroaren 23an, 20:45ean

  • 52 portraits

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en aurkezpena eta proiekzioa, aurkezpenaren ostean proiekzioak instalazio formatuan jarraituko du azaroak 25era arte.
Non: inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz)
Noiz: azaroaren 23an, 19:00etan

  • Speaking dance

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea, jarraian solasaldia artistekin   
Non: Tabakalera (Donostia), Z aretoa
Noiz: azaroaren 25ean, 19:00etan

  • Crossing the floor

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako tailerra
Non: Tabakalera (Donostia), Sortzaileen gunearen Platoa
Noiz: azaroaren 25ran eta 26an, 11:00etatik-17.00ra 
Izen-ematea: azala@azala.es (Leku mugatuak)
Tailerraren prezioa: 75 euro
*Izen-ematea egiteko cv laburra eta gutun laburra bidali behar dira

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion 

1989tik ari dira elkarlanean, mundu osoan zehar. Haien lanek zorroztasun intelektuala eta ustekabeko umorea elkartzen dituzte, eta musika klasikoarekiko maitasuna dute sustrai; maitasun horrek talka egiten du taularatze anarkiko eta alaiarekin. Bikoteak Hugo Glendinning bideoartistarekin lan egin du 52 Portraits lanean, eta 2014ko Veneziako Biurtekoak Body Not Fit For Purpose lana komisionatu zien. 2018an, Music For Lectures seriea hasi zuten; lan horretan, hizlariak hitzaldi bat ematera gonbidatzen dituzte, rock-banda batek lagunduta.

Burrowsek A Choreographer’s Handbook argitalpenaren milaka kopia saldu ditu mundu osoan, eta egun Coventryko Unibertsitateko Dantzaren Ikerketa Zentroko ikertzailea da. 2017an, Fargionek Mette Edvardsenen Oslo performancerako partitura idatzi zuen; bestalde, duela gutxi koreografoentzat prestaturiko konposizio-tailerren nazioarteko seriea antolatu du. Any Table Any Room Brightoneko Attenborough Centren aurkeztu zuten, 2017an; pieza horren bitartez, bikoteak, lehen aldiz, toki bakoitzeko artistak gonbidatzen zituen eurekin taula gainera igotzera. Azaroak 23an Gasteizen aurkeztuko da pieza,
inTACTO jaialdian.

Informazioa: TEILATUPE BEREAN

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.