Orain arteko ekarpenak

Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

2018/11/26

Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du
Errenazimentuko eta Barrokoko errepertorioetan espezializatutako Kataluniako Xuriach dantza eta musika konpainiak " Sonau , musichs , sonau . ..! " CD /DVD aren azkenengo prestaketa lanetan ari da. Taldeak hamar urtean Kataluniako dantzen, musiken eta festen inguruan e...

Gehiago irakurri

Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin

2018/11/19

Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin
Jonathan Burrows koreografo eta Matteo Fargion musikari estatubatuarrak Euskal Herrian izango dira Teilatupe berean programa zabalean. Azala kreazio espazioak koordinatu du mintegia Tabakalera, Bulegoa z/b eta inTACTO-rekin elkarlanean. Azaroaren 19tik 26ra bitartean arte performatiboaren ingur...

Gehiago irakurri

Beti Jai Alai dantza taldeak bere 50 urteko ibilbidea ospatuko du

2018/11/16

Beti Jai Alai dantza taldeak bere 50 urteko ibilbidea ospatuko du
Beti Jai Alai dantza taldeak Arriaga Antzokiaren agertokian ospatuko du bere 50 urteko ibilbidea  eta o spakizun ekitaldia igande honetan, azaroaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, izango da. Beti Jai Alaik omenaldia eskainiko die taldeko kide izan diren guztiei eta, batez ere, duela gutxi hil den J...

Gehiago irakurri

Xalbador Garmendia, Udaberri dantza taldeko sortzaileetakoa hil da

2018/11/15

Xalbador Garmendia, Udaberri dantza taldeko sortzaileetakoa hil da
Xalbador Garmendia (Zaldibia, 1932), Felix Galdonarekin batera Tolosako Udaberri dantza taldea sortu zuen apaiza hil da. Tolosako sakramentinoekin lehengo ikasketak jaso ondoren, Erromako Unibertsitatean Teologia ikasi zuen. Hogeita bost urte zituela, Garmendiak eta Felix Galdonak, hura ere apa...

Gehiago irakurri

Bere eskelan "Dantzara!" dei eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz

2018/11/14

Bere eskelan "Dantzara!" dei eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz
Dantzara gonbita eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz dantzari eta musikari nafarra. Igandean hil da 45 urteko Iruñeko dantzaria, abeslaria eta pianojolea. Gaixo zegoela, heriotza zetorrela ikusita, agur mezu moduan idatzita utzi zuen bere heriotzaren berri eman duen eskela. Guraso eta familiakoak...

Gehiago irakurri

Kabalkada-toberen loratzea

2018/11/13

Kabalkada-toberen loratzea
Datorren urterako hiru kabalkada aurreikusi dira gutxienez: lehena  Aiherran, bigarrena Itsasun eta hirugarrena Ainhize-Monjolosen. Horiez gain, badirudi  Ortzaizen 2019an  libertimendua  e gitekoak direla eta 2020an kabalkada.  XX. mendeko tarte batzuetan urrituta egon badira ere , azken ...

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte bete ditu

2018/11/07

Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte bete ditu
Duela hogei urte hasi ziren Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz plazako dantzak herritartzea helburu duen Dantza Ganbara ekimenarekin. 1998ko urriaren 20an, Bilboko Kafe Antzokia dantzarako plaza bihurtu zuten, eta hala jarraitu dute, hilero-hilero hogei ur...

Gehiago irakurri

Josu Goia, Berako dantza eta kultura dinamizatzaile nekaezina hil da

2018/11/06

Josu Goia, Berako dantza eta kultura dinamizatzaile nekaezina hil da
Dantzaria, musikaria, abeslaria, idazlea, eskultorea, politikaria... Dantzan, kulturan eta herrigintzan, orokorrean, dinamizatzaile nekaezina izan da Goia.  Azaroaren 3an hil da Josu Goia Etxeberria (Bera, 1947). Herriko dantza taldean aritu zen gaztetan eta gerora ere irten izan da plazara da...

Gehiago irakurri

Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen

2018/11/05

Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen
Kukai, Bilaka, Aukeran, Pier Pol Bertzaitz, Maritzuli, So.k eta Kautere balet-en ikuskizunak izango dira aste honetan Biarritzen. Pasa den asteburutik, datorrenera bitartean, dantza ikuskizunak, hitzaldiak eta erakusketak ikusgai dira Biarritzen,  Euskal Hitzorduak jaialdiaren baitan. Iparraldeko ...

Gehiago irakurri

Juan Inazio Iztuetaren "zurikeria" biluzi du Urbeltzek

2018/10/23

Juan Inazio Iztuetaren "zurikeria" biluzi du Urbeltzek
Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua argitaratu berri du Juan Antonio Urbeltz Navarrok (Iruñea, 1940). Azken lan honetan, Urbeltzek, Juan Inazio Iztuetaren nortasuna eta 1824an argitaratu zuen Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua ditu aztergai; liburua bere osotasunean Iztu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]

Dantzan.com - Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]

Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.

Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak

2012/04/04

Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.