Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

Dokumentuaren akzioak

Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

2018/11/26 10:35
Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

Xuriach

Errenazimentuko eta Barrokoko errepertorioetan espezializatutako Kataluniako Xuriach dantza eta musika konpainiak "Sonau, musichs, sonau...!" CD/DVDaren azkenengo prestaketa lanetan ari da. Taldeak hamar urtean Kataluniako dantzen, musiken eta festen inguruan egin dituzten ikerketen eta sorkuntzen bilduma jaso nahi du argitalpen honetan.

Grabaketa eginda dago, orain, azken xehetasunekin dabiltza; baina proiektua amaitzeko laguntza eskatu dute. Gastu ekonomikoei aurre egiteko bultzada behar dutela adierazi dute, hori dela eta crowfundinga antolatu dute. 10 eta 100 euro bitarteko ekarpenak egiteko plataforma ireki dute. Diru laguntzen truke, diskoa deskargatzea, diskoa formatu fisikoan edota aurkezpen eta emanaldietako gonbidapenak eskaintzen dituzte.

Taldearen lehenengo CD/DVD honetan, XVII. mende bukaerako eta XVIII. mende hasierako dantzen birsortzeak jaso dituzte. Sinplifikazio folklorikoetatik harago, Kataluniako festen eta ondare koreografikoren irakurketarako giltzarri berriak proposatzen dituzte. Hamabost abesti jaso dituzte, otsailean aurkeztu zuten aurrerapena.

Musika eta dantza barrokoaren inguruko ikus-entzunezko honek garaiko hainbat formazio instrumental erakusten ditu: ministrilak (haizezko instrumentuak), Bartzelonako haizezko musika, gitarra taldea, bakarkako gitarrak kaskainetekin, kamara italizanteen taldea, abestiak... Garaiko jantzien eta instrumentuen kopiak ere ikusi ahal izango ditugu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.