Orain arteko ekarpenak
Bere eskelan "Dantzara!" dei eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz
2018/11/14

Dantzara gonbita eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz dantzari eta musikari nafarra. Igandean hil da 45 urteko Iruñeko dantzaria, abeslaria eta pianojolea. Gaixo zegoela, heriotza zetorrela ikusita, agur mezu moduan idatzita utzi zuen bere heriotzaren berri eman duen eskela. Guraso eta familiako...
Kabalkada-toberen loratzea
2018/11/13

Datorren urterako hiru kabalkada aurreikusi dira gutxienez: lehena Aiherran, bigarrena Itsasun eta hirugarrena Ainhize-Monjolosen. Horiez gain, badirudi Ortzaizen 2019an libertimendua e gitekoak direla eta 2020an kabalkada. XX. mendeko tarte batzuetan urrituta egon badira ere , a...
Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte bete ditu
2018/11/07

Duela hogei urte hasi ziren Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz plazako dantzak herritartzea helburu duen Dantza Ganbara ekimenarekin. 1998ko urriaren 20an, Bilboko Kafe Antzokia dantzarako plaza bihurtu zuten, eta hala jarraitu dute, hilero-hilero hogei ur...
Josu Goia, Berako dantza eta kultura dinamizatzaile nekaezina hil da
2018/11/06

Dantzaria, musikaria, abeslaria, idazlea, eskultorea, politikaria... Dantzan, kulturan eta herrigintzan, orokorrean, dinamizatzaile nekaezina izan da Goia. Azaroaren 3an hil da Josu Goia Etxeberria (Bera, 1947). Herriko dantza taldean aritu zen gaztetan eta gerora ere irten izan da plazara ...
Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen
2018/11/05

Kukai, Bilaka, Aukeran, Pier Pol Bertzaitz, Maritzuli, So.k eta Kautere balet-en ikuskizunak izango dira aste honetan Biarritzen. Pasa den asteburutik, datorrenera bitartean, dantza ikuskizunak, hitzaldiak eta erakusketak ikusgai dira Biarritzen, Euskal Hitzorduak jaialdiaren baitan. Iparraldek...
Juan Inazio Iztuetaren "zurikeria" biluzi du Urbeltzek
2018/10/23

Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua argitaratu berri du Juan Antonio Urbeltz Navarrok (Iruñea, 1940). Azken lan honetan, Urbeltzek, Juan Inazio Iztuetaren nortasuna eta 1824an argitaratu zuen Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua ditu aztergai; liburua bere osotasunean Izt...
Aiziritze 1989, kabalkadako eta prestaketako dantza irudiak
2018/10/19

Amikuzeko (Nafarroa Beherea) hainbat dantzari heldu, Mañe Elgart dantza-maisua tarteko, dantzan ageri zaizkigu sarrera honetan jaso ditugun hogeita bi bideoetan. Dantza-jauziak dantzatzen ari dira bideo gehienetan, estilo eta nortasun propioan. Galtxetaburu soinuarekin eta Henry Uhaldebord ataba...
Urriaren 17tik 28ra izango da Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia
2018/10/16

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten...
Txistularien eta inauterien inguruko lanak Soinuberri aldizkari berrian
2018/10/11

Txistularien eta inauterien inguruko jardunaldietan aurkeztutako lanak jaso dituzte Soinuberri Herri Musika Bilduma aldizkari berrian . Sareratutako aldizkari berrian Herri Musikaren Txokoak 2009an eta 2010ean Oiartzunen antolatutako jardunaldietako edukiak jaso dira, baita Aragoi...
40. Mutxikoaren Eguna, Betti Beteluk hasitakoak badu segida
2018/10/10

Igande honetan Arrangoitzen, 40. Mutxikoaren Eguna ospatuko da; Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzaileetakoa eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusietakoa omenduko dute.
1979an Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen lehenengo aldiz Mutxikoen Eguna. Leheneng...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...