Orain arteko ekarpenak
Zinea euskal dantzari begira jarri du Telmo Esnalek
2018/09/25

Telmo Esnalen "Dantza" filma oiartzun handiarekin estreinatu da Donostiako Zinemaldian. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izan zen emanaldia eta atzo publiko zabalarentzat, gaur, bihar eta larunbatean ere ikusgai izango da.
Dantza filmaren estreinaldia, Donostia, 2018-09-24.
...
Akelarre dantza taldea Argentinako euskal astean izango da
2018/09/24

Hendaiako Akelarre dantza taldea 2018ko Argentinako Euskal Astera gonbidatu dute. Mar del Platako Denak Bat euskal etxeak antolatutako euskal astea azaroaren 5etik 11ra izango da eta hendaiarrak han izango dira dantzan.
La Plata eta Buenos Airesen emanaldi bana emango dituzte eta Mar del Platan...
Euskal dantzari buruzko berezko titulua eskainiko du EHUk
2018/09/20

Euskal dantzaren inguruko hiru modulutan banatutako berezko titulua antolatu du EHUk ikasturte honetarako. Diplomak, euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal da...
Dantza Hirian jaialdia irailaren 15etik 30era
2018/09/14

Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren ...
Migel Angel Sagaseta omenduko du Euskal Herriko txistulari elkarteak
2018/09/11

Omenaldia eskainiko dio Euskal Herriko txistulari elkarteak Migel Angel Sagaseta Aristegiri (Ituren, 1941) irailaren 15ean Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskainiko zaizkio Urdiaingo txistulariari. Jean Mixel Bedaxagar,...
Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira Basaurin
2018/09/10

Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin. Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira beren herriko dantzak erakusten. Azken 40 urteetan lehenengoz ikusi ahal izango ditugu Basaurin Villabuena herriko dantzak bertako ga...
Malandain balletak 20 urte ospatuko ditu Maitaldia jaialdian
2018/09/07

Biarritz osora hedatuko da dantza irailaren 7tik 16ra Maitaldia jaialdiari esker. Lapurdiko kostaldeko herriko hondartzan, kasinoan, Bellevue plazan… dantza ardatz duten hainbat ikuskizun, entsegu, erakusketa, ikastaro edota hitzaldi izango dira. Aurtengo jaialdia berezia izango da Malandain ball...
Arantza Goikoetxearen panderoa gelditu da
2018/09/06

Gelditu egin da, baina ez da isildu, haren triki-triki soinua eta bere eztarriko doinuak entzun baitaitezke oraindik. 91 urterekin zendu da Arantza Goikoetxea Uriarte, Zeanurin jaio eta hazi, eta Eibarren bizi izan zen panderojole eta kantaria.
1952ko abuztuan gizon amerikar handi bat iritsi z...
Mutil-dantzak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean
2018/09/06

Eusko Ikaskuntzaren lehenengo kongresuan mutil-dantzak eman zirela gogoratzeko, irailaren 9an Elizondon festa eguna izango dute. Baztango udalak bertako dantzariak bidali zituen Oñatira Eusko ikaskuntzaren I. kongresuan eta mutil-dantzen erakustaldia egin zuten, Antonio Elizalde txistuarekin eta ...
Euskal Herrian dira Gaztemundu programaren bidez euskal dantzak ikastera etorri diren amerikar dantzariak
2018/09/03

Gasteizen dira dagoeneko, bere lehen eskola jasotzen Gaztemundu programako aurtengo parte hartzeaileak. Irailaren 1etik 16ra gure artean izango ditugu Argentinako euskal etxeetatik etorri diren 19 eta 30 urte bitarteko hamabost argentinar. Gaztemundu programari esker aurtengoan, 2002an eta 2014...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html